Ohartzerako Putzuzulok (http://www.putzuzulo.eus) beste urte bat bete du, urte bat gehiago eta esperientzia eta bizipen ugari eraikin hunkigarri honek zarauztar askori eman dizkigunak azken urte honetan. Jada 6 urte, baina oraindik gasolina asko geratzen zaigu aurrera jarraitzeko eta inguruak berotzeko!! Urteurrena gerturatzen ari den aste hauetan burubelarri gabiltza Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko 6. urteurrena prestatzen! Aurreko urtetan bezala urteurrenerako berotzen joateko logo txapelketa antolatu dugu. Ez, ez da artista, photoshopzale edo marrazkilarientzat bakarrik, edonork hartu dezake parte “lehiaketa” jada mitiko honetan!! (Informazio gehiagorentzat ikusi kartela)

Bestalde, korreo elektroniko (INFO@PUTZUZULO.NET) kontu bat ireki dugu asanbladetara agertu ezin duen edonork ideia, proposamen, lagundu edo kexuren bat badu gaztetxearekin harremanetan jartzeko.

Amaitzeko, gaztetxeak, beti bezala, irekita jarraitzen du ideia, proposamen, kexu…eta hauek eztabaidatzeko asanbladak edonorentzat irekita jarraitzen dute(beti bezala) asteazkenero 19:00tan.
Gaztetxean lagundu, ondo pasa edo garatu nahi baduzu ez galdu aukera.

Hasi indarrak gordetzen urteurren potolua dator ta!! Gora GU!