Igande honetan, abenduak 11, Putzuzulon “Nire bizi osoa espetxean” Mumia Abu-Jamal kazetari estatubatuarraren inguruko dokumentala proiektatuko dugu, arratsaldeko 6etan. Sinopsi txiki bat eta kartela bidaltzen dizkizuegu:

“Mumia Abu-Jamal kazetaria eta Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotua izan zen polizia bat ustez erailtzeagatik. Frogen desagertzea, lekukoei estortsioa… beharrezkoak izan ziren “ahotsik gabekoen ahotsa” bezala ezagutua zena heriotzera zigortzeko. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatzeko borroka ez da amaitu.
Dokumental honetan hainbat elkarrizketen bitartez Mumia-ren istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dugu.”