Epa!!!

Zarauzko Putzuzulo gaztetxean Maiatzaren 3an, osteguna:

18:30tan

*HITZALDI-EZTABAIDA BIZI TOKI-ri BURUZ:*

“Funtsezkoak iruditzen zaizkigun balore batzuen arabera gure haurrak
hezteko, haien heziketa gure gain hartu dugu. Bizi Toki, haientzat
jarduerak antolatzeko Baxe Nafarroako Behauze herriko baserri bat da.”

Hauek dira sustatu nahi dituzten baloreetako batzuk: Euskara ikasi eta
mintzatu, gurasoen esku hartzea, ikerketa pedagogikoa, oreka ekologikoa,
bizimolde autonomoa, naturarekin bat, zigorrik eta saririk gabe hezi,
elkartasuna, ikuspegi kritikoa, nork bere jarduerak hautatu, haur
autonomoak, haurren ongi izatea.

20:30etatik aurrera:

* JANTOKI BEGANOA: *

Etorri eta gozatu Tito eta Jp *chef* ospetsuek prestatutako 2
plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez
direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari
guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.

Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik
aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.

Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Lehendabizikoa, esan bezala, maiatzak 3, 20:30etatik aurrera.