Arraio Irratiak 6 urte beteko ditu

Zarauzko Arraio irratiak 6 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta aste osoko egitaraua antolatu dute datozen egunetarako. Putzuzulon izango dira ekitaldi batzuk eta jarraian dituzue. Gaur bertan adibidez, monologoak dituzue:

Maiatzak 15, asteartea: Aitor Nabarro eta Jon Plazaolaren monologoak, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 17, osteguna: Irola Irratia, 25 urteko ibilbidea hitzaldia, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 18, ostirala:

18:00etan II. Futbito txapelketaren final-erdiak Poligono arenan.
21:00etan luntxa Gaztetxean.
22:30etan Didgerido kontzertua Iban Nikolairen eskutik, Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 19, larunbata:

12:30etan Goazen Plazara!!
14:30etan bazkaria Ipurdi Plazan.
18:30etam Futbito txapelketaren final handia Poligonon.
Ondoren trikipoteoa Fan&Go-rekin
22:00etan kontzertua Gaueko Itzalak eta Folkcore taldeekin.
Ta guzti honen ostean FESTA!!!

Monologoak eta Irola Irratiaren hitzaldia Arraio Irratitik emitituko dira.

1 Comment

  1. Pingback: Agenda #73 « NiMu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>