Aste hau ere bero-bero dator eta ez eguraldiagatik. Jarraian, Putzuzulo Gaztetxean aste honetan egongo diren ekintzak.

Ekainaren 4ean, astelehenean:

Zine-Foruma: “Adaptation: El ladrón de orquídeas” pelikula haundia botako dugu. Astelehenero bezela, 21:30tan. Animatu!

Ekainaren 6an, asteazkena:

Punk kontzertua bi talderekin. Lehenik erdi Zarauztarrak diren Dictadura, diska berria aurkezten. Eta jarraian, San Frantziskotik (EEUU) Punk taldea, Mundo Muerto. Inguruko 80. hamarkadako taldeen itxura duen taldea. Eskoria-tza, R.I.P…

Guzti hau, gaueko 21:00etatik aurrera, eta gogoratu 23:00etarako amaiturik egon behar duela.

Ekainak 7an, osteguna:

18:00tan

ZER EREDU ENERGETIKOA ARI GARA SUSTATZEN EH-an? IZENBURUA DUEN HITZALDIA:

Frackingaren inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabea www.frackingaraba.org-eko lagunen eskutik.

20:30etatik aurrera:

JANTOKI BEGANOA:

Etorri eta gozatu Tito, Jp eta P. Bong chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten 2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Janari guztia gure Berdura plaza maitagarrian erosten saiatuko gara.

Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.

Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Oraingo honetan, esan bezala, ekainak 7, 20:30etatik aurrera

Ekainak 8, ostirala:

Burn Cops Jaialdia:

THRASHGRESSION: Metal/Trash ankerra, zantarra, gupidagabea, kriminala, deituiozu nahi duzun bezala baina ez zaitez ikusi gabe gelditu. Zulo, Erantzun, Iñor Ez edo Jai-Alai bezelako taldeetan ibilitako jendez osatuta. Aurreko asteburuan Mogambon joko duen arren 8an gurean izango ditugu zipaioen helikopteroak zerutik botatzeko prest.

IÑOR EZ: Beraiek sortu, beraiek birrindu… etengabe estiloz aldatzen ari den hirukotea sortutako abesti berriak apurtzeko prest izango dugu. Erritmo metalero eta bitxikeriaz lagundutako abesti azkarrek guardia zibilaren kuartelaren txikizioa izango dute helburu.

ON MUSIKA: Xarma musika taldean ibilitako laukotea proiektu berri batekin dator, ON Musika. Rock euskalduna zainetan beste behin ere zarautzen, oraingo honetan Putzuzulon gainera!