Apirilaren 2an, asteartean, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango dugun kontzertuaren berri eman nahi dizuegu. Gaueko 22:00tan hasita bi talde hauek izango ditugu ikusgai eta entzungai;

Alde batetik La Casa Fantom taldea, Noruegatik datorren musika egitasmoa da. Bateria eta baxuaz osaturiko biko formazioan, tentsioa, intentsitatea eta emozio musikatuak uztartuzko dituzten indarrez beteriko emanaldi oldarkorretan.

Beste alde batetik Cant Explain taldea, Orio aldetik datorkigun taldea dugu hauxe. Rock eta grunge musikaren nahasketa burutzen duen power trio bat da honakoa.

Galdu ezinezko zita musikazale denentzat.

la_casa_fantom_web