Igande honetan,
Putzuzulo Amets Fabrikan
18:00etan

(Arraio Irratiak zuzenean emitituko du)

Kontzertu akustikoa pikoteo eta guzti!

TIM HOLEHOUSE:

Bigarren aldiz gure artean dugu bidaiatzen bizi den bluesman ingelesa. Ahots lodi eta ilunaz janzten ditu bere blues zaharrak. Ahots urratu eta indartsuak zuzeneko potenteak eskaintzen dizkigu. “Fight” diska berria aurkezten datorkigu eta bertako abestiak eskainiko dizkigu igandean Putzuzulon

GIPSY RUFINA:

Indi folk italiar bakarlariaren 3 bira Euskal Herrian. Gurean hainbat aldiz izan den Old Seed-en eskolako musikaria. Old Seed italiarra bezala ere ezagutzen da Europan zehar. Europa osoa zeharkatu duen bira amaiezinean jarraitzen du eta beste behin gurean kontzertua egiteko geldialdia egingo du. ahots eta doinu goxoak, letrarik gordinenekin.

MOR MORE:

Igande arratsaldetan ondo pasatzeko helburuarekin gelditzen hasi ziren bi neska gazte gara, denborarekin kanta batzuk ateratzen joan zirenak… Ilusio eta gogoz, bi gitarrekin 2010eko udaran eman genuen lehenengo kontzertua Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, eta urtebetera hirugarren lagun bat gehitu zitzaigun bere kaxarekin kantei erritmo pixkat emateko. Ordutik kontzertuak ematen gabiltza, eta 2013ko maiatzean lehenengo maketatxoa ateratzeko asmoa dugu!

Gipsy_Tim_More_A28_web