Larunbat hontan, Abuztuak 17, Ekhine eta Ekaitzen aldeko xox bilketa festa izango dugu!!!! Txapelketa trifasikoa, trikipoteoa, herri bazkaria, kontzertuak… Giro onean Ekaitz, Ekhine eta eure senide eta lagunei elkartasuna adieraztera gonbidatu nahi zaituztegu. Animatu eta parte hartu, egun mundiala izango da eta!!!!

11.00tan PALA TXAPELKETA frontoi txikin *eguraldi txarra eginez gero Aritzbataldeko frontoian
Ondoren TRIKIPOTEOA herrian zehar
14.30tan HERRI BAZKARI MUNDIALA gaztetxian
16.30tan EKILORE TXAPELKETA [Margarita koktelak; oinarria guk jarriko dugu, ekarri osagai edo apaingarri bereziak etxetik!]
18.00tan FUTBOLIN TXAPELKETA gaztetxian
20.00tan AFARI-PAXA eta KONTZERTU AKUSTIKOAK HERRIKO ARTIXTEKIN
Ondoren TIK-TARA!!!! eta musika dantzagarria

* Herri bazkariko txartelak Arranon eta Eguzkin salgai, 10 eurotara
* Txapelketarako izen ematea Arranon eta Eguzkin. Ekintza 1, 2 edo 3ra apunta zaitezke dena dela ere pertsonako 3 euro

EKHINE ETA EKAITZEN ALDEKO XOX BILKETA FESTA

Udan zehar herritar talde bat bildu gara “Ekhine eta Ekaitzen aldeko xox bilketa festa” antolatzeko. Izenak dioen bezala egun
honen helburua horixe da: beraien jardun politikoagatik Frantziako Estatuaren Fleury Merogis eta La Santé espetxetan dauden gure herrikide, senide eta lagunei laguntza ekonomikoa eskeintzea. Sakabanaketaren ondorioz egin beharreko kilometroek, epaiketek… neke fisiko nahiz psikologiko handiaz gain izugarrizko gastua dute eta hau guztia ordaintzen laguntzea da gure xedea. Bide batez, egun honetan euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatu nahi dugu Herrira mugimenduarekin bat eginez. Espetxea jendartea kontrol eta mehatxupean edukitzeko tortura tresna dela uste dugu.

PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!
ESPETXEAK APURTU!

KARTELA