Martxoak 11, asteartea: PUTZUZULON afarimerienda akustikoa 19:30ean. Putzuzuloko goiko gela goxoetan elkartuko gara. herriko hainbat musikarik eta ez musikarik, egun honetarako prestatutako abestitxo batzuk abestuko dituzte eta ondoren Old Seed-en emanaldia afari merienda eta guzti… zer gehiago eskatzen diozu astearte bati?

OLD SEED–> 4. Aldiz gurean izango dugu kanadiar bakarlaria. Europa osoan zehar, bira jarraian, bizi izandako artistak, orain alemanian du egoitza nagusia. Dena den, bira eta kontzertu mordoa eskaintzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Holandan, banda osoarekin grabatu berri duen diska berria aurkeztera dator bakarka. Bere ibilbideko laugarren lan luzea zuzenean gozatu ahalko dugu.

OCCHI DI FARFALLA–> 2013ko udan ateratako diska gurean aurkezten jarraitzen dute. Rock ikutuz eta begirada feministaz bustiriko abesti simpleak dakarzkigu zarauzko bikoteak. Hainbeste urteetako elkarlanaren ostean, lehen aldiz elkarrekin jotzen arituko dira Old Sedd eta Occhi Di Farfalla.

oldsidifarfalla_web