MKT taldeak, bere Leherketak zeruan diska aurkeztuko du Putzuzulon.

Apirilaren 12an MKT, Herena, Siesta! eta Kaskezur taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo Gaztetxean. ‘Udaberri Fest’ komertzialari alternatiba ere bada kontzertu hau, eta jendetza espero da Putzuzulon. Gaua luzatzeko DJ Jon Gaua izango da kontzertuak amaitutakoan, Jon Arakistain eta Jon Arozena disko-jartzaile entzutetsuekin.

MKT
Post-LC Zarauztik, ‘Leherketak Zeruan’ diska aurkezten. MKT Zarauztarrek denbora dexente eman dute Putzuzulon bertan zereal-kaxak serigrafiatzen ‘Leherketak Zeruan’ diskaren kaxa sortuz. Talde bikainez inguratuta estreinatuko dute bigarren diska, Zestoako Argizulo etxean grabatua.

HERENA
GaizkiƱe taldearen errautsetik sortutako taldea. Musikalki, freskoa eta bizkorra. Kuluk (Baxua eta ahotsa), Aitorrek (Bateria) eta Txutxok (ahotsa eta gitarra) osatzen dute hiruko banda.

SIESTA!
Valentziatik datorren taldea da Siesta! Musikalki, Pop Elektroniko dantzagarria jorratzen duen banda da honakoa.

KASKEZUR
Naparrutik, rock lasai zein elegantia egiten duen laukotea, atera berri duten Ilgora diska aurkezten gure artean.

Ondoren, gorputzak ez hoztutzeko, musika dantzagarria goizeko 8:27 arte, geo danok gosaita ta etxea!!

herena