cropped-zarauztruk_header

Putzuzulo gaztetxean ostegun honetan arratsaldeko zazpiretan izango den hitzaldi interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. Oraingo honetan Zarauzko udalak martxan jarri berri duen Zarauztruk denbora bankuaren inguruan izango da. Zer da Zarauztruk ba? Denbora Bankua zerbitzuen trukaketa-sistema bat da, non zerbitzuak denborarekin trukatzen diren. Gaur egungo egoera ekonomiko honetan are eta interesgarriagoa den ekimena. Etzazu galdu aukera eta hartzazu denbora apur bat ekimen honen berri izan eta hausnartzeko.

Gose eta egarri punttuakin ez gelditzeko jana eta dana egongo da. Anima zaitez!!!