Kaixo lagunak!! Hurrengo ostiralean, abenduak 4, hardcore punk eztanda Zarauzko Putzuzulo gaztetxean!

ansia

L´Hospitalet de Llobregat-etik Ansïa taldea datorkigu, bi neska eta mutil batez osaturiko crust taldea (toke epiko-melodiko batekin) beraien lehenengo LP-a aurkeztera datoz, “Deshielo”, amorruz beteriko 11 abesti, soinu indartsuarekin.

Beraiekin batera Lokuria oñatiarrak joko dute, hardcore punk bortitza eta basatia jorratzen duen hirukotea, zuzeneko basatia, eroa, ikaragarria! Taldearen izena ez da kasualidadea…

Azkenik, Uralita taldeaz gozatzeko aukera izango dugu. Zumaiatik datorkigun bostkote honek bereaien hardcore punk potentearekin gorpuntza astinduaraziko digu!

Ez galdu edo damutuko zarete!