Putzuzuloren eskutik, liburu aurkezpen interesgarri bat edukiko dugu Azaroaren 10ean Putzuzulon bertan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Ahoztar Zelaietaren Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria liburu aurkezpena edukiko dugu.

kutxabank

Ahoztar Zelaieta, 1972an sortu zen, baserritar gudari baten biloba da eta apaiz ohi euskaltzale baten semea; 1995ean Kazetaritza ikasketak utzi zituen Egineko ikerketa-taldean lanpostu huts bat betetzeko. Ordurako bi urte zeramatzan Tas Tas irratian parte hartzen.

Garzon epailearen aginduz 1998an Egin egunkaria itxi eta gero, ikerketa eta gizarte-salaketa helburu duen Ardi Beltza aldizkarian ibili zen editore. Garzonek Ardi Beltza ixteko agindua eman zuenean, 2001ean, Kalegorriako taldearekin jarri zen lanean. Aldi baterako utzi zituen gero kazetaritza-lanak Gazte kriminologia ikasketak egiteko.

Gaztetxean aurkeztuko duen Liburuan, hamabi kapitulutan banatuta, Kutxabanken zer gertatzen ari den azaltzen du Ahoztarrek. Nork agintzen du hemen? dio kapitulu batek, eta egileak erantzuan ematen dio galdera horri ere.