Abenduaren 22an, ostegunean, Party & Borroka liburu aurkezpena edukiko dugu Gaztetxeko lehen solairuan, arratsaldeko 19:00. Txalaparta argitaletxearekin ateratako liburua, Jon Andoni Del Amok eginikoa da eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi baten izenburua da.

Bertan, Jon Andoni del Amo doktoreak jaso du Euskal Herriko kontrakulturan jaia eta borroka kontzeptua deskafeinatu eta ingelestu egin dela, XXI. mendearen hasieratik. Jaitik party-ra egin omen dugu salto. Eztabaida sortu nahi du saiakerarekin, baita egun entzuten den musikaren inguruko hausnarketa piztu ere.

PARTY_kolor