Urtarrilaren 20an, ostiralean, zarata gehiago Putzuzulon. Gaueko 21:30tatik aurrera Gaupasion, Metralleta eta Ikaara taldeak ariko dira zuzenean. Eta gainera, aurretik afaldu nahi duenarentzako pintxo ikaragarriak gaztetxean bertan!

metralleta

IKAARA: Laudiotik, abiadura biziko doinu oldarkorrak!

GAUPASION: Bi ahotsetara, crustpunk estiloa jorratzen du talde gipuzkoar berri honek.

METRALLETA: Argitaratu berri duten 7″ bibiloa aurkeztuko dute emanaldi honetan. Egurra lau haizetara.