Herriarteko Bertsolari txapelketa Putzuzulon

Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketa hastear da eta Zarauztik parte hartuko duten 3 taldetatik batek Putzuzulon lehiatuko du otsailaren 10ean, ostiralean, gaueko 22:00etatik aurrera. Gogoratu Arraio Irratiak zuzenean emitituko duela txapelketa.

Txapelketak lau fase izango ditu. Lehengo bi faseak bertso-eskolek antolatutako saioetan jokatuko dira. Lehen fasean 38 talde izango gara, hiru eta lau taldeko multzotan banatuta. Zarauzko hiru taldeak hiruna taldeko multzo banatan daude, eta talde bakoitzak saio bat etxean eta bestea kanpoan jokatuko du. Multzo bakoitzean puntu gehien lortzen duen taldea bakarrik pasatuko da hurrengo fasera.

Zarauzko taldea honakoa izango da eta Gabiriko Osinalde taldearen aurka jokatuko du

Hitza ote hitza
Bertsolariak: Beñat Jauregi, Markel Eizagirre, Joritz Bastarrika eta Ane Peñagarikano
Epailea: Unai Muniain
Gai jartzailea: Maite Aizpurua
Ordezkaria: Elisa Iztueta

IMG-20170131-WA0000

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*