Zarauzko Korrika kulturalaren barnean, ekintza ezberdinak burutuko ditugu Putzuzulon. Lehena, Martxoaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

ZARAUTZEN EUSKARAREKIN ZER?
lelopean mahai-inguru edo eztabaida eguna burutuko dugu eta bertan, Zarauzko euskararen egoeraren inguruan jardun nahi dugu.

Horregatik, Zarauzko eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu famili giroko solasaldi honetara. Luntx eder bat ere prestatuko dugu!!