Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Hardcore kontzertua Putzuzulon

Anestesiak emandako kontzertu itzelaren ostean, asteazkenean zer ikusi eta entzun edukiko dugu Putzuzulon.

Azaroaren 22 gauean kontzertuak izango dira Putzuzulo gaztetxean. Dead Hero, Primer Regimen eta Gaitze taldeek osatuko dute gaueko afitxa.

Dead Hero 
Kolonbiako talde honek baditu disko batzuk kalean, europar bira honetan zarauzko gaztetxean ikus/entzuteko aukera izango dugu. Punk/oi! melodikoa da beraiena, Blitz edota Defiance-ren kutsua dute beraien abestiak 

Primer Regimen
Hauek ere Kolonbiatik datozte Dead Heroko lagunekin batera. Punk azkarra egiten dute, puntu makarra batekin. 

Gaitze
Ingurukoak eta aski ezagunak. Mala ostiyaz jositako abesti azkarrak eta zuzenak!!!! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Artxiboak