Udan zehar “badator†kanpaina abian izan eta gero, Xakela Gaztetxe asanbladak duela pare bat hilabete aurkeztu zuen bere burua, “Gaztetxea lortzeko helburuarekinâ€. Gaztetxearen aldeko atxikimenduak biltzeko kanpainari ekin zioten orduan, eta asteazken honetan aurkeztu dituzte prentsaurrean atxikimenduak.
Besteak beste, 1.400 herritarren sinadurak, herriko 120 bat taberna, jatetxe eta dendaren atxikimendua, eta 30 bat elkarteren babesa jaso dute. Hori guztia Zarautzen bertan. Eta Zarauztik kanpo ere jaso dute babesa, musika taldeen, idazleen eta gainerakoen artean.
Hauek dira, nolabait, Xakelak aurreko asteazkenean emandako prentsaurrekoan nabarmendu zituenak:
Gaztetxea zer den, zergatik behar dugun, nola erabiliko dugun,…
– herri proiektoa (hilik dagoen herri hau berpiztuko duena)
– gazteok ditugun arazoak, zalantzak,… elkarrekin aurre egiteko, elkar eztabaidatzeko…
– ikasi nahi duguna ikasteko, dakiguna irakasteko
– asamblearioa eta autogestioan oinarrituko dena
– pertsona eta talde guztiei irekita egongo dena
Udalaren pasibitatea
– Herritarren diruaz baliatuz 6 urte igaro dira gaztelekua “martxan†dagoela eta inongo baloraziorik EZ
– gazte mugimendua indartzean hara non mugitzen hasten da. Mehatxuak, isunak…
–
Atxekimenduak
– Ez gara 4 katu, ezta betikoak bakarrik ere
– Babes benetan zabala jaso dugu.
– Alegia, ez dela gazte batzuen kapritxoa, baizik eta herriko zati handi batek ikusten duen beharra.
Gaztetxea lortzeko bidea
– esperientzia badugu udalarekin harremanetan jarriz (atzerapenak, udalarekiko menpekotasuna eta honek dakarren erreketa, eta betiko erantzuna entzun beharra: gaztelekua hor daukazue. Baina guk kudeatuko al genuke? Ez. Milaka euro kostatzen den empresa batek kudeatuko luke nahiz eta jakin gazteak muxu truk kudeatuko lukeela, karkarkarkarkar….)
– honenbestez ez dugu beste aukerarik okupazioa ez dena. Erabaki hau hartzea asko kostatu zaigu bai baitakigu ondorio ez atseginak ekarri ahal dizkigula eta bide hau hartzearen erantzuletzat ikusten dugu udaletxea. Bere ezereza, axolagabekeria eta pasibitatearen aurrean ez baikara geldirik egongo.
– Okupatzea ez da lapurtzea; denbora luzez hutsik dagoen espazio bati bizitza ematea eta aldi berean herriari ere ematean datza. Gehiago espekulatu ezin den herri hontan zilegitasun osoa dugula ikusten dugu okupazioaren aukera hartzean. Guk, gaztetxearen beharra dugun heinean eskubidetzat hartzen dugu okupazioa nahiz jakin delitoa dela inposatutako legetan.
–
Animatu jendea
-herri proiektu bat denez herritar guztiok izango dugu eskubidea eta aukera erabili ahal izateko. Eta hemendik, Xakelakook animatzen zaituztegu gaztetxearen eraikuntzan parte hartzera. Elkarlanean lortu, sortu eta eraikiko dugu.
AUPA GAZTIAK:
siberia gazteizetik eskuminak denei. hemen gaudenok iada, herriminez beharrean gaztetxeminez. ezin gara bertan egon baina, bera ordea (gaztetxea) gure barruan dago.
aupa gaztiak, jarrai dezagun herriaren babesa lortzen ta gure maitetxuri presioa gehitzen. lehen kakagurea baldin bazun, atzoko manifan ostean giarrea egiten ariko da, jaja.
bo hemendik eskuminak, hor barruan denon etxea defenditzen ari zaretenoi, EUTSI GOGOR. Ta goraintziak baita bere zerbeza eskuan ta begiak portatilean hiltzatuta dituen internautari, jiji ;).
GURE AMETSAK BERAIEN AMETSGAIZTOAK…
GORA ZARAUZKO GAZTERIA, TA GORA GAZTETXIA!!!
danon gustukua al da gaztetxia?ezin al deu ezer in gaztetxia nahi dun, eta “giro” horrekin “ohituta” ez dauden pertsonak gustoago sentiarazteko?aber danan partetik zertxobait jartzedeun ta dana ondo ateatzean.Danak hain pozik gauden momentu hontan bertan ez al dao jendia desados?
Honekin guztiyakin esan naetena ezta gaztetxiana ideia ona eztanik eo ados enaonik, kritika bat itia baizik; batzuk gustoa eoteko beti jodiu ber al dik norbaitek?
besteik gabe; aupa gaztetxia
noren gustokoa ez den badakigu: hemendik bidali nahi gaituztenena.
denak gustora izatea ez da errexa… norbaitek baldin badaki nola egin esan dezala!
denok jarri behar dugu zerbait gutxi batzuk dena jar ez dezaten…
desados dagoen jendeak esan beza! aberats, espekulatzaile enpresari batek izorratu behar badu guk Gaztetxea izan dezagun… zergatik izorratu behar gara gazte guztiak etxebizitzarik edo lanik ez badugu?? okupazioa eskubidea da gutxi batzuek negozioa egiten duten bitartean.
gora gaztetxia dios!!!
Hoi dan lana taldian itia, ta beste dana batez!!!
Danon artian gaztetxia bizirik mantendu ber da,iñork ez gaitu botako guztion etxea baita!!!
Badakit jende asko desados dagoela, baño utzi gaitzala pakean gurea egiten guk ez baitiogu iñori kalte egiten!!!
Gora gaztetxia ta gora euskal herria!!!