8 hilabetetako lanaren ostean, atzo ehunka gaztek, eta ez hain gaztek, Zarauzko Gaztetxea izatea nahi duguna okupatu genuen. Giro ederrean egun guztian garbitzen, bizilagunei argipenak ematen eta herrian zabaltzen aritu ginen.
Guar jakin dugu, lokalaren jabeak, MUNO, salaketa sartzeko asmoarekin aurrera darraiela. Esan digunez bi salaketa jarriko omen ditu: bata udaletxean eta bestea hertzainetan.
Guk argi dugu, lokal hau Zarauzko Gaztetxea dela, behar dugula eta herriak eskatzen duela, argi ikusi dugun bezala. Errepresio bideek ez dituzte gure ilusio eta ametsak itzaliko.
Oraingoz egitarauarekin aurrera jarraituko dugu, beraz ETORRI DENOK GAZTETXERA!!
Be the first to comment