Egitarauak aurrera darrai

Aupa gente!!

Larunbat honetarako bertso bazkarirako euskal herriko txapelketan jardun diren bi bertsolari ospetsu: inigo izagirre (itziar) eta miren artetxe (hendaia). beraz saio dotorea zihurtaturik eta txartela erostea falta!!


BERTSO BAZKARIA

Gogoratu:
* Bihar, asteazkena, garai bateko trikitiaz solasaldia 19:30tan.
* Etzi, osteguna, “kontraesanen ispilu” begirada bat 80 hamarkadako musikaz (herriko musikaririk mitikoenak etorriko dira).

Ostiralean “ostiral akustikoak” mejikana klandestina mexikarren eskutik emanaldia eta tekilarekin eginiko edari mexikarra!!! mexikon sentitu araziko digute!!


MEXIKANA KLANDESTINA

* Larunbata bertso bazkaria miren artetxe eta inigo izagirreren eskutik

* Igandea “zine foruma: umorea” sopa de ganso (usten dut),

* Astelehenean perkusio tailerra 6tatik aurrera eraman zarata egiteko tresnak.

Asteartetik aurrera gehio eta hobeto !!!!!

ZABALDU AHALIK ETA GEHIEN!!!!

aupa danoi eta zorionak !! mezi dugu eta!!

Readers Comments (23)

  1. apa gaztiak!!!
    animo kalbo, etxin gaixo aon bitartin lana re utzi zak pixkaten, etzaiak arritzen geo estresatzia, jeje
    ba oi, lanetik zuzenin animuak
    egitarau earra dioxxxxxxxxxxx
    ondo segi!!!

  2. gaurko hitzaldiya ze ordutan da ???

  3. 19:30tan!
    babarrunjana earra eongo da!

  4. Administrator 2005-11-09 @ 14:44

    guarko hitzaldia uste dudanez 7:30tan da. Hitzan agertzen denez nahiko interesgarria dirudi 😉

    DENOK GAZTETXERA! ta ezin duenak irratia entzutera!!

    pd. GAUR 4RETAN BERTATIK BERTARAKOAK DATOZ!!!

  5. Hi noiz azaltzek gaztetxia Bertatik Bertaran???

  6. …no comprendo nada de euskadi….

    …conozco mas o meno la situacion que pasais…gracias al meu amic…www.fotolog.net/…

    …fuerza i no dejais vuestros derechos….
    …la unica fuerza es creer….creer en lo que haceis…

    ..ninguno puede sacarve vuestros suenos….

    RESISTENCIA….

    ANTIFASCISMO MILITANTE

  7. bai bai egitaraua latza!!! han ikusiko gaitun!!!

    aupa crapen!!!

  8. Administrator 2005-11-09 @ 22:54

    Ieu!

    Baten batek grabatu al du eo ber aldu bertatik bertarakua? Batzuk tamalez eztakau ETB ta eztet nahi ikusi gabe geatu!

    Animo ekintza hoikin!

    MiKeL

  9. hiroshima; mon amour 2005-11-09 @ 23:47

    seguru nago norbaitek Bertatik Bertarako programa grabatuko ditela, bestela Etb-ri eskatuko diogu…material guzti hau jasotzea beharrezkoa da, gerora dokumentazio gisa erabiltzeko.

    aupa!

  10. nere osaba-izebak usten det grabatu dutela, ia pasa ta hemendik zintzilikatzen dudan… egia esan etzen beste munduko ezer izan: pare bat minutu skate parkari buruz hitzegiten, nola egin zena ta hori… Gaztetxeari buruz gauza gutxi, desalojo arriskuan gaudela ta lokala partikular batena dela, besterik ez.

    agian ezer baino gehiago da ta seguru nao batek baño gehiok Gaztetxea lehen aldiz telebistan ikusi dutela, bere herrian izan arren 😉

    pd. atzoko hitzaldia norbaitek grabatu zuen??

  11. bai lasai atzo grabatu zuten eta!!!

    ta kontu bat gaztetxeari oraindik eztiyou izenik jarri. ta izena jarri ta inaguraziyo ear bat iteko garaya ere heldu dala iruitze zait….. nere botua honako izen honi

    “putzuzulo ametsen fabrika”

    hasi botatzen!!!

  12. oihalaren kolore bat 2005-11-10 @ 11:20

    Astearteko batzarrean irakurri zen testuaren inguruan nire iritzia ematera ausartu nintzen eta asteazken goizean neuk irakurri nuenean testuak beste inpresio bat egin zidala esan nahiko nuke. Lehen entzunaldiaren ondoren agian termino gogorregiekin juzgatu nuela uste dut eta hori ez da zuzena. Testuak niregan eragindako lehen inpresioaz ari nintzen, agian kaleko jendeak testua irakurtzean jaso zezakeenaz, eta horrek arduratzen ninduen. Xakelak Gaztetxearekin aurrera jarraitzea neurri handi batean iritzi publikoaren menpe egon daitekeela uste dut,eta horregatik zaindu beharreko kontua dela. Ostrukaren errepikatzearekin edo, testuak Udalak esandakoan gehiegi sakontzen zuela nioen, udalaren akatsetan, eta guzti hori oso ongi dagoela deritzot, salatu beharrekoa dela, ozen adierazi beharrekoa. Baina Xakelak pausu berri bat eman duela uste dut, jada ez da gaizki dagoena salatzea soilik, horren aurrean irtenbide erreal bat sortu dela herrian adieraztea baizik. Ez ginatekeela besteak kritikatzera mugatu behar, herriak bizi duen egoeraren aurrean zer eraikitzera goazen goratu baizik. Herriari, udalak uzten badigu behintzat, Gaztetxerik ederrena eraiki eta eskaini nahi diogula adierazi, anitzena, kolore gehien izanen duen oihala, ametsak borborka sortuko dituen fabrika. Gure sistemak sortu dituen gazteentzako aisi guneetatik ezberdina izango den espazioa eraikiko dugula, sistemak ez baitu bere burua ez beste inorengan pentsatzen, eta gazteok gazteon neurrira egin dezakegula ziurtasunez esan baitezakegu. Gaztetxea galtzear dauden, edo aspaldian galdu diren, baloreetan oinarritua dela, elkarlana lehiakortasunaren gainetik, borondatezko lana diru sariaren gainetik, ilusioa eta iniziatiba, interes eta irabazi edo galeren gainetik; baztertuen hitza ozen entzungo da bertan, behar dutenek laguntza izango dute, parekidea, begirunean oinarritua, irekia, guztiz doako, baina guztiz aberatsa, kontrolik gabea, askea, konfiantzan oinarritua ez lege eta arauetan, guztiok bildu nahi gaituena; gazteok, gazteekin, gazteontzat; zuk, zurekin, zuretzat.

    Badakigu guzti hau ez digula Udalak eskainiko, Zarauzko gazteak sarritan saiatu baitira horretan, baina Udalak beti gazteak bere parametroetan sartu nahian amaitzen du; eta beraien parametroek ez gaituzte betetzen, ez gaituzte asetzen. Gainera parametrook onartu ezean oztopoak, isunak, mehatxuak eta errepresioa; hori da Udalaren hitz egiteko gogoa, hori da entzutea, autokritika, herritarrei onena eskaintzeko asmo sendoa. Testuan egiten diren salaketa guztiek beren lekua behar dute, baina ene ustez iritzi publikoari mezu alaiago eta baikorragoa eskaini beharko genioke. Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hor daude, eta egokiago hala ez beraien funtzioa betetzen dute; baina herrian hutsune handi bat dago, gaztedi arloan eraman duen politikak sortua. Gaztetxeak hutsune hori bete nahi du, beteko du, horretan ari da, eta sortuko diren hutsune berriak ere bete nahi ditu, guztiak, horretarako lekua baita. Ingurukoak ere horretara animatu nahi ditu gainera, iniziatibak sortu, herrian aspaldian galdu den bizitza sortu, aukerak ugaritu; gazteok ere gure lekua behar dugulako.

    Gazteak aske bildu eta harremanetan jarriko dituen espazio bat sortu du Xakelak, gazteek hegoak baitituzte, egungo gizartearen mugak gainditu eta muga hauek leku egokian kokatzea da bere asmoa; mundu eder eta zuzenago baten bidean espazio aske bat. Kirolean edo bestelako elkarteetan Udalaren laguntzapean aritzen direnak pozez agurtzen ditu, baina herriko surflari eta pilotariek ez dute elkarrekin non bildu; elkarren antzeko kezkak dituzte, amets berdinak partekatu gura eta amets horiek lekua behar dute. Gaztetxeak hori eskaini nahi du, kontsumoan oinarritutako tabernaz kanpo bilgune bat; gaizki ez dagoena egiteko inoren baimenik behar ez delako, iniziatibak lekua behar duelako. Gazteek laguntzarik ere ez dugu eskatzen, elkarren artean laguntza aurkitu dugulako; baina trabarik ere ez, bestela ere nahikoa traba badelako.

    Zarautzek badu bere liburutegia, eta ederra da. Gaztetxeko liburutegia oraingoz ez da hain ederra, baina aberastuko da, gazteek ilusioz jasoko dugulako. Bertan ez da mailegu zainik egongo, ez delako beharrezkoa, gure liburuek zaintzailerik behar ez dutelako, zibilizatuak garelako. Guk liburuaz gozatzen dugun bezala besteek ere liburuaz gozatu behar dutela badakigu, nik behar ez dudanean beste esku batzuk goxatuko dutelako, eta inork irakurri nahi ez duenean bere apalean irakurle berriak noiz etorriko zain bere lekuan egongo delako. Liburutegi honen sarreran ez gaitu kamera batek agurtuko, inork kontrolatu behar ez gaituelako, gaztea burujabea delako, nahiko helduak bagarelako; hitzaldian erabili diren aulkiak jasotzen ari den gaztearen irribarreak agurtuko gaitu, besteak bizkarreko apala eman, lagunak berriz ieup.

    Bere zinema aretoa ere badu gure amets olak. Baina gaztetxeko zinemako filmak ez dituzte interes komertzialek aukeratzen, ez dira guretzat zaborra besterik nahi ez duten haiek guretzat egindakoak; filmak gazteok aukeratzen ditugu, gure kezken arabera, gure interesak, gure humorea edo hari asko atsegin zitzaiolako filma hura. Aulkiak ere gazteok egindakoak dira, gazteok berrerabiliak, inork behar ez zituelako eta txukun asko geratu direlako. Gazteak iltzeak sartzen ere badaki eta zerra egokia izanez gero are ederragoa egingo luke aulkia; erabil daitekeena zaborrontzira zergatik bota duten ez du ulertzen, modaren arabera kontsumituz diseinuko aulkia erosi duena baino aberatsagoa delako, sofa horrek atzean duen zuloak ederrago egiten duelako eta besteari jarritako oihal puskak berezi egiten duelako. Eta batzuei filma gustatu zaie, beste hari berriz batere ez; elkarrekin hitz egin dute filmaz, eztabaidatu, filma egin zuenak zer esan nahi izan zuen asmatzera iritsi direla uste dute orain. Gure aldamenekoak guretzat filmak beste duelako eta guk ere hainbeste eman diezaiokegulako. Inork ez digu sarrerarik kobratu, inork ez du dirurik irabazi; inork ez du sarrerarik ordaindu beharrik izan, zinea guztiontzako delako, guztion eskura egon behar duelako; filma hori martxan jartzeko, guztia bere lekuan kokatzeko, ardura hartu duenak egin duen esfortzua diruz ordaindu ezin delako, diruagatik egin ez duelako, guregatik baizik, zuregatik.

    Elkarrizketarako prest dagoela dio udalak, bai, beti bezala, euren baldintzak onartu ezkero noski. Gaztetxeak ere elkarrizketara zabalduak ditu bere ateak, une oro, pertsona ororentzat. Are gehiago, gaztetxea guztion hitza entzuteko prest dago, hala nahi du, hala behar du; kolore anitzetako bandera da. Bere funtzionamendua guztion hitzaren bidez kudeatzen da, erabiltzaile orok du bere hitza, bere lekua, bere iritziak hobe lezake Gaztetxea; eztabaidaz, iniziatibak planteatuz, kezkak azalduz, laguntza eskatu eta eskainiz. Elkarrizketa da alegia bere muin, guztion iritziak pisu bera dutelako, inor besteon gainetik ez dagoelako, guztion artean eraikitzen ari garelako. Eta Udalak herriko gazte guztion iritziak biltzen dituen honi ez dio zilegitasunik ematen, ez dio hitzik ematen, ezta izenik ere.

    Agian biziberritu nahi dugun eraikinetik kolpeka bidaliko gaituzte, eta ateak itxi, eta leihoak; eta agian ehundegia eraitsiko duzue, baina gure ametsek hor jarraituko dute. Herriak badaki, eta udalak badaki, amets horiek bere lekua behar dutela, orain betetzen duten espazioa galdu arren laster beste bat beteko dutela, aterpea izango dute, herritarrek Zarautzen gure ametsak lekua behar dutela badakitelako. Horretarako ez dugu ezer eskatzen, Udalak urteetan egin ez duena guk egin dezagun uztea besterik ez.

    Testuak aspektu kritikoaz gain eraikitze edo sortze espirituan gehiago sakondu beharko lukeela adierazi nahi nuen soilik. Baina irakurri ostean idatzirik zegoen guztia ere behar zuela iruditu zitzaidan, eta badakit ezinezkoa dela guztion ñabardurak bilduko dituen testua idaztea. Idatzi duenak baina hobe ez dudala idatziko ere aitortu behar du, bere garaian adierazi nahi izan nuena esaten asmatu ez nuelako azalpenik behar ez dutenentzat azalpena da hau. Testu ordenatu baten ordez bat-batean erori diren ideiek osatu duten arren, nolabait adierazi nahi nuenaren inguruko ideia bat hartzeko balioko dizuela espero dut. Zuengandik besterik ez. Gero gerokoak.

    Eskerrik asko herriari honelako oparia emateko prestakuntzan hainbeste eman duzuen guztioi, eta horretan ari zaretenoi. Aurrera Xakela eta bultzadarik beroena Gaztetxeari!

  13. hiroshima; mon amour 2005-11-10 @ 12:14

    apa exte…
    zurekin bat, proposamena honako hau: “fabrika” edota “faktoria” deitzea

    -ametsak industri sistemapean-

  14. Nik Lizundia deituko nioke, hori zelako fabrikaren izena…
    Baina Putzuzulo ere gustatzen zait.
    Putzuzulo Gaztetxea, eta gero, karteletan, kamisetetan, logoetan, “ametsen fabrika” edota “ametsen faktoria”. Ondo.

    Putzuzulok sortzen didan zera bakarra “zulo” horrek du, zabaldu eta eman nahi dugun irudiaren kontrakoa delako.

    Beraz, Putzuzulorekin hitz-jokoak egiten has gaitezke: putzuzabal, putzuleku, putzu… Ez dakit. Edo Putzuzulo, bere horretan.

    Animooo!

  15. hiroshima; mon amour 2005-11-10 @ 13:07

    yeahhhhhhhhhhhhhh

  16. Beste kolore bat 2005-11-10 @ 14:44

    “Oihalaren kolore bat” horrentzat:
    irakurri diat hire ekarpena, eta baita oso gogoan hartu ere.
    Zerbait moldatuko diat, eta ea gaurko batzarretik zerbait ateratzen dugun, lehenbailehen argitaratzeko.
    Muxuak denoi!

  17. gustatzen zait faktoriak nola sonatzen duen….

    “…. ametsen faktoria” baina puntutxo hoietan zer jarriko dugu¿?¿? putzuzuloarena agian egia da zabaldu nahi dugunaren kontrakoa da bñaa tira izena da… azkenean izana ez du izenak emango ekintzek baizik!!

  18. kolore biziak 2005-11-10 @ 16:18

    Ederra “oihalaren kolore bat”-ek idatzi duen testua, korapiloa eta guztia sortu dit eztarrian!

  19. Niri Lizundia ere gustatzen zait. Morboa du. Gure amets lizunak bertan gauzatu nahi ditugulako. Gure hitz lizunak bertan idatzi nahi ditugulako. Gure ahots lizunak bertan entzun nahi ditugulako. Lizunduta dagoen herria, lizunduta dauden gazteak lizundu nahi ditugulako.

  20. Ikusita skate parkeak hartu duen indarra, PUTZUPARK izan daiteke izena.
    Eta LIZUNDIA ere herriak berehala ulertuko luke.

  21. Irakurri al dezute gaurko diariovasco?Zarauzko karta irakurtzeko modukoa da?Nik ez dakit batenbatzuk beraien buruak defenditzen hasiak ez ote dian?

  22. hiroshima; mon amour 2005-11-11 @ 15:49

    antolatu dezagun zerbait izena aukeratzeko; adibidez kutxa berezi bat presta dezakegu Gaztetxean eta bertan izenak proposatu daitezke…
    gerora, 10 bat lagunen arteko lan-talde bat sortu izena aukeratzeko

    Berebat, nire ustetan diseinu aldetik ere antzeko zerbait egin dezakegu, honela bide batez partaidetza handiagoa izango da!

    zer deritzozue?

Leave a comment

Your email address will not be published.


*