Aurrera bolie!

Hilabete berri bati hasiera ematera goaz eta hona hemen XAKELA GAZTETXE
ASANBLADAK aurkezten duen egitaraua.


Otsaila

Lehenik aipatu behar dugu negoziaketen eta akordioaren berri emateko prentsaurreko berezi bat egingo dela asteburu honetan, adostasunera iristen bagara behintzat. Adi bili!

Gogoratzen dizuegu Xakelakide egiteko ere kanpaina martxan dagoela.
horretarako onena Gaztetxera azaldu eta bertan firma non egin behar den
galdetzea da eta etorri ezin duenak posta elektroniko bidez ere egin daiteke
xakelakide: xakela@gaztesarea.net

Esan azken aldian martxan jarri diren bi tailer berriak, malabarena eta
interpretazio edo antzerkiarena, arrakastatsuak atera direla. Honen adibide dira
antzerki tailerrean sortutako Apoa antzerki taldea antzertki bat prestatzen
hasiko dela. Bertan parte hartzeko tailerretara azaldu besterik ez da egin
behar. Guztioi animatzen zaituztegu parte hartzera.

Asanbladak egunez aldatu dira. orain astelehen eta ostegunetan izango dira
18:30etan eta 19:00tan hurrenez hurren.

Eta Arraio Irrati libreak ere martxan jarraitzen du. Oraingoz internet bidez
bakarrik entzun daiteke asteazken eta igande gauetan egiten den emisioa. baina ari gara FM-ra pasatzeko egin beharreko lanak egiten, laister zuen irratietan entzun ahalko
gaituzue. Bitartean www.mundurat.net/xakela helbidean entzun ahal diguzue.
ADI ARRAIO IRRATIA MARTXAN DA ETA!!!!


Arraio

BESTERIK GABE EKINTZETAN PARTE HARTZEKO GONBITEA LUZATZEN ZAIZUE. ETA ESKERTUKO GENUKE GURE EGITARAUA AHALIK ETA GEHIEN ZABALTZEN LAGUNDUKO BAZENIGUKETE. MILA ESKER ETA ONDO SEGI!!!

Readers Comments (5)

  1. Epa!
    Egitarauaren kartelari begira, “pentsatu, ez sinistu” lema irakurri dut. Baina, zer esan nahi da honekin? Ez diot egitarauarekin zerikusirik aurkitu. + Agian, egilearen “pentsamenduen” oihu bat izan daitekeela otu zait. Gaur egun sarri sinestarazi nahi zaigu pentsatzea dela bide onena, edo bakarra. Eta guk…, ez dugula ezer sinesten pentsatzen dugu. Baina, zergatik ez dugu sinestu behar? …edo, beste modu batera esanda: zergatik ez onartu, pentsatzen dugunaren gehiengoa (edo guztia) sinesmen hutsa dela?
    + Agian, erlijio-sinesmenaren aurkako lema bat izan daitekeela ere otu zait. Hala bada, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaleko 18. atala gogoratuko dut: “Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi eta erlijio-askatasunerako eskubidea du; eskubide horren barne da erlijio edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita norbere erlijioa edo sinesmena bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz, kultuz eta aginduak gordez azaltzeko askatasuna ere”. Beraz, kartelaren egileak daukan adierazpen-askatasunari uko egin gabe, gainontzeko gazteek sinesteko eta sinesmen honetaz beldurrik gabe gozatzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi nuke.
    Beraz, animatu zaitezte, burua kritiko eduki arren bihotza irekitzera. Eta inork ez diezagula esan zer pentsatu behar dugun edo zer ez sinetsi.

  2. jejee aupa

    ni naiz kartela intzuna eta bueno alde batetik pozik bao batenbat fijatu dalako.
    nik zeba jarri nun hori?¿ bueno ba gaur egun jaso eta kanpotik iristen zaigun dana (egunkari, telebista, irrati, kale, komentario,….) zuzenean irensten dugula iruditzen zaitelako. ez gea batere kritiko agertzen ezerren aurrean eta iritsi bezala barneratzen degu.
    horregatik jartzen det esaldi hori. esaldi horrekin eztet inor ezer ez sinistea behartu nahi, ez da sinestearen kontrako lema bat, baizik eta jasotzen degunaren aurrean kritiko izan behar geala gogoratzen digun esaldi edo gomendio bat besteik ez da. jasotzen deguna pentsatu, aztertu eta ondoren sinistuko degu edo ez, baina aurrez eman buelta batzuk buruari.

    ba hoixe zuk in dezun bezela, kartela irakurri ta zuzenian sinetsi eta danari men egin aurretik, buruai buelta batzuk eman ea benetan ados gauden edo ez, edo benetan hortan sinisten degun edo ez.

    hausnarketarako ohiu bat besterik ez da!!

    ale!!

    ondo segi

  3. kaixo

    …eskerrik asko nere dudatxoa argitziagatik. Azkenian badirudi gaizki ulertu nula zuk esandakua, eta biyok gauza bea esaten ai geala. Ba hori, ados nao zuk esatezunakin.

  4. http://www.hispanismo.org/showthread.php?t=2040 santanderren inberdan o inbertzan kontzierto baten kontrako kanpaina ikusi zazue. ta hemen inguruko grupuataz inuxente batzuk ze pentzatzeuen e bai, esan ber da lista ortan dauden talde batzuk putzuzulon jo duela eo jo berduela. SENTSURARIK EZ!!!

  5. larunabateko taldia zein uan?

Leave a comment

Your email address will not be published.


*