I.MUSIKASKE TOPAKETA INTERNAZIONALAK

Kaixo lagunak!

Gogoratzen dizuegu aste honetan I.MUSIKASKE TOPAKETA INTERNAZIONALAK hasiko direla. Zarautzen mundu mailako musika mota ezberdinak elkartzen dituen jaialdi bakarra dugu hau. Euskal Herri mailan eta estatu mailan ere inongo laguntzarik gabe autogestioan oinarrituta mundu mailako estilo ezberdinak elkartzen dituen jaialdi bakarrenetakoa da. Estilo ezberdinak baina jarrera bera duten taldeen topaketa.

Bertan musika merkatu komertzialetik kanpo aritzen diren talde ezberdinak elkartuko dira munduko txoko ezberdinetatik etorrita (AEB, Noruega, Belgika, Balentzia, Bartzelona, Bizkaia, Mexiko, Zarautz, …).

Ostegunean emango zaio hasiera jaialdiari kontzertu ikusgarri batekin. Bertan frantziatik biran datozen “Revoc eta lookin for john G” hardcore-metal taldeez gain Estatu Batuetatik datozen “Racebannon” eta “Battleshiop” “noise” estiloko taldeez gozatu ahalko dugu 4 euroren truke.

Ostiralean bartzelonako “Che sudaka” taldea dator. Mestizaia eta kulturen nahasketaz gozatzeko aukera ostiral gaueko kontzertu goxoan 2euroren truke 22:00etatik aurrera.

Larunbatean “Incesto” eta “Adiaphoria” taldeen txanda izango da. Bertan incesto talde bizkaitarrak oraintxe atera duen epe laburreko diskoa aurkezten izango dira eta “Adiaphoria” balentziarrak beraien hc-extremorik ederrenarekin txundituko gaituzte. Bertan “Heroina” eta “Derrota” bezalako musika taldeetan aritutako musikariak biltzen dira. Kontzertu hau ere 22:00tan hasiko da 3 euroren truke.

Igandean etxeko talde batek mexikar batzutekin atera berri duten split ep-aren aurkezpen kontzertuaz gozatu ahalko dugu. “Txixaparrazta” eta “Insolentes” taldeen kontzertua arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta bi euro balioko ditu sarrerak.

Asteartean aldiz noruegako hc eta metal gogorrenaren txanda izango da. “La casa fantom” eta “juju” taldeak biran datoz eta hemen inguruan joko duten kontzertu bakarrenetakoaz gozatu ahalko dugu arratsaldeko 19:00tatik aurrera 3 euroren truke. Kontzertua ikusgarria izango da benetan.

Eta amaitzeko ekainaren 23an belgikako “Amen ra” talde ospetsuaren kontzertua izango dugu. Bertan “Dirua” talde donostiarrarekin arituko dira. “Dirua” taldean “jousilouli” taldeko kideek jotzen dute besteak beste eta lehen kontzertua izango da zarauzko putzuzulo amets fabrikan emango dutena.
Kontzertu guztietarako bonoa ere atera dugu 10 euroren truke.

Hainbat kontzertu interesgarri beraz, ondorengo egunetan, zarauzko putzuzulo amets fabrikan.
Eskertuko genizueke ahalik eta jende gehienari informazio hau heltzen lagunduko bazenigute. Besterik gabe eta bertan elkartuko garelakoan agurtzen gara.

Egitaraua

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*