Asteburuko kontzertuak

Asteburu hontan bi kontzertu interesgarri ditugu Putzuzulo amets fabrikan. Batetik ostiralean frantziatik datozen bi talde izango ditugu zuzenean, noise eta hc doinuez gozatuko dute gure ostiral gaua. Bi taldeak biran ari dira europan zehar eta hauxe izango da euskal herrian eta penintsulan emango duten kontzertu bakarra beraz galdu ezin daitekeen aukera!! revoc taldea aurreko urtean ere izan genuen musikaske musika alternatiboaren jardunaldietan eta schoolbusdriver taldea berriz lehen aldiz arituko da gure gaztetxean. Igandean, aldiz, doinu gogorragoez gozatu ahalko dugu Lied Feed the machine talde alemaniarraren neocrust estilo bortitzarekin eta Human compost talde frantsesaren crust doinu garratzekin.

Ostiraleko kontzertua 22:00tan hasiko da eta igandekoa berriz, 21:00tan punttuan 23:00tarako bukatzea beharrezkoa baita. Besterik gabe, eskerrik asko mezua irakurtzeagatik eta bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian zabaldu dezala!!
revoc

Readers Comments (1)

  1. hori hori webgunian berrize martxan!!!!
    asteburuan putzuzulon ikusiko gaitunk!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*