Putzuzuloren 3. urteurrena! [Eguneratzen – Azken eguneraketa: 2008-10-29]

Xakela Gaztetxe Asanbladak 2005eko urriaren 30ean Bizkaia kalean kokaturik dagoen Ohial fabrika zaharra okupatu zuenean, Zarauzko Gazteek beraien ametsak gauzatzeko baliabide berri bat lortu zuten.

Nahiz eta hasieratik desalojo arriskuan egon, Ohial fabrikaren jabearekin eta Zarauzko udalarekin negoziatu ostean, 3 urtetan bizirik mantendu dugu gune hau eta egia esan ez dakigu zenbat denbora gehiagoz gozatzeko aukera izango dugun. Denbora guzti honetan mila gauza egiteko aukera izan dugu: Kontzertuak, hitzaldiak, Euskara astea, Bertso saioak, zine forumak, irrati libre bat… eta ahal dugun bitartean behintzat, gauza gehiago egiten jarraituko dugu.

Eta Putzuzuloren 3. urteurrena ospatzeko, hamaika ekimen burutuko ditugu bi astetan zehar. Bertan, kolore guztitako ekintzak izango dituzue, bai ikusi, entzun edo partehartzeko. Honez gain, Gaztetxeari ere itxura berritzen gabiltza azken egunotan eta 3 urte hauetako ibilibidean atera ditugun argazkien erakusketa bat ere prestatzen ari gara. Honez gain, hemen duzue Urriaren 30etik, Azaroaren 16ra arte egingo diren ekintzen informazioa:

  • Urriak 30, osteguna: “urteurren eguna”
    • 11:00tatik aurrea brindisa eta poteua
    • 13:30tan Bazkaia
    • 19:00tan I. Putzuzulo pala txapelketako azken fasearen aurkezpena
    • 20:00tan argazkiya, afaimerienda, bideo emanaldia eta guatekia
  • Urriak 31, ostirala: “bersiyo gaua” + DJ Klepa
    • 21:00tatik aurrea bersiyo gaua. Oharra: Mozorrotuta etorri!!! proposamena zure lagun batez mozorrotu!
  • Azaroak 1, larunbata: “Saturday night fever III”
    • Goizetik mural pintaketa gaztetxe kanpuan
    • 21:00tatik aurrea Saturday night fever (mozorrotuta!). 60-70-80. hamarkadako musika horteroa, karaokeak, edari bereziak… (aurreko edizioa)
  • Azaroak 2, igandea: “Haurren eguna”
    • Goizean zehar jolasak. Arratsaldean ipuin kontalaria eta ikuskizun sorpresa
  • Azaroak 3, astelehena: “zine foruma”
    • 19:00tan Asanblada
    • 21:30tan Zine foruma, “LUCIO” (Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga 2007)
  • Azaroak 4, asteartea
    • 19:00tan Hitzaldia: “Zumarraga-Urretxuko Ibai ondo gazte kartzela”
    • Ondoren apaimerienda + putzuzuloko DJ Atton (emakume ahotsdun musika)
  • Azaroak 5, asteazkena
    • 19tan tertuliya: “putzuzulori buruzko tertuliya”. Hire htiza beharrezkoa dun/k!!!
    • Ondoren apaimerienda + DJ Gorri (munduko musikak)
  • Azaroak 6, osteguna: “Antzerkia”
    • 20:00tan “ETXE BERRI” antzezlana Usurbilgo Txerriki antzerki taldearen eskutik
  • Azaroak 7, ostirala
    • 19:30tatik aurrea patata tortila lehiaketa
    • Ondoren Montetxio korua eta Mollarri dantza taldea
    • 21:30tan HERRI KANTU AFAYA (kantu tipiko ta atipikuak)
    • Ondoren festa after hipiya mamarro eta patxarangaren eskutik
  • Azaroak 8, larunbata
    • 12:00tan I. Putzuzulo pala txapelketako FINALA
    • Ondoren trikipoteoa
    • 14:00tan HERRI BAZKAYA (nola ez bertsolari ta guzti)
    • 17:30tan Herri arteko gazte jolasak + kalejira herrian zehar
    • 22:00tan Kontzertua: Infusio (Zarautz) + Neguri Gorriak (ugao)
  • Azaroak 9, igandea: “III. Arraoi Maratoia” (16:00tatik aurrea)
    • Arraio irratiaren eskutik Irratsaio guztiak zuzenean eta Jon Plazaolaren “irailaren 11ko ajeak”
  • Azaroak 10, astelehena: “Umore gaua”
    • 19:00tan kedada gure etxia txukuntzeko!
    • 21:30tan Umore gaua: Bideoak, txisteak, …
  • Azaroak 11, asteartea: “Astearte bidaiariak”
    • 19:00tan Astearte bidaiariak: “Istanbul-etik Johanesburgo-ra”
  • Azaroak 13, osteguna: “Dance Hall-Reggae eguna”
    • 20:00tatik aurrera afaimerienda + B&Ï€ session
  • Azaroak 14, ostirala: “Elektronika gaua”
    • 20:30tatik aurrera DJ ezberdinak zuzenean!
  • Azaroak 15, larunbata: “Zaratafest”
  • Azaroak 16, igandea: “Mus Txapelketa” (izen ematea putzuzulon)
  • URTEURREN OSOAN ZEHAR: Argazki eta arte erakusketa, zerbeza bereziyak, …

3. urteurreneko Prentsaurrekoa

Urteurreneko kartela

Urteurreneko logoa

Bertsio eguneko kartela

Saturday Night Fever III

Zineforum-aren kartela, Lucio filma

Haurren eguna

Tortila Patata gozo gozoen lehiaketa! + kantu apaya


Arraio irratiko maratoian kartela

Mus saio zitaleako kartela

Readers Comments (34)

  1. Zorionak guztiei eta ekintzetan elkar ikusiko gara.

  2. Alejandro Agag 2008-10-21 @ 12:19

    Zorionak Putzuzulon 3 urte hauetan lanean egon diren guztiei.

    HANDIAK ZARETE!!!

  3. ZORIONAKKKKKKKKKKKK GURI!! ZE OSTIYA!! MEZI DIÑYAU TA!!! BEHINGUAGATIK AUPA GU!!

  4. Zorionak allatzen danen oandik aste bat ta egun bat falta dala gaztiak!!! Igartzea ikaragarrizko gogua daola egun hori iritsi ta egitarauakin gozatzeko. Ta nola ez 11 bai, 11 zerbeza ezberdin dastatzeko preziyo paregabian, AUPA GU!!!

  5. ole!

  6. egitarau taldiak eta urteurrenai kaña eman ziotekenak barra libre merezi diyela uste diyat eh!! jeje

  7. Alejandro Agag 2008-10-23 @ 11:37

    Egitarau taldiak ez dink ize merezi

  8. Egitarau taldiai beste taldiai bezela zorionak ta listo, hemen barra libre baten batek merezi badu ekonomiak merezi du, hoañe marroi batzuk jan berko ditue ixil ixilik….

  9. Zorionak danoi ta guazen benetan disfrutatzea

  10. jan zazue kaka!!! hainbeste txoakei esaten!!!

  11. Guazen gozatzea, ondo pasatzea ta gure urteurrena ber dan bezela ospatzea, indako dana gusto asko ingo deu ta!! ta etortze ez danak, beak galdukou. Ke no te lo kuenten, zuk zeuk ikusi!!!

  12. hau da hau seriyotasuna dakaena batzuk…… sua umore gabiai!

  13. Zorionak Xakelako kide guztiei eta urteurren on

  14. GORA PUTZUZULOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO

  15. ei Administrador, atzoko prentsaurrekoko bideoa hemen jartzerik ba al dago??

  16. kaixo familiiii!!!
    administ: patata tortiya txapelketako kartela falta dala!!!

  17. hasi prestatzen larunbateako traje eta kanta bat karaokeako!!! karaoke festa izangoa eta !!!

  18. norbait animatzea nerekin alaska karaokeatzea!?¿!¿?!?

  19. Alejandro Agag 2008-10-27 @ 15:52

    Ezta patuta

  20. zorionak putzuzulo!!

    azkenian web honek ere bizitza pixkat hartu du!

    portzierto, arraio irratiko maratoiko kartela egina dago, ikusi nahi badezue http://www.arraio.net webgunean dezue.

    ah! ta aurrekuan in tzan prentsaurreko atipiko hua, egitarauan berri emateko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean emititu genuen, entzun nahi badezue klikatu hemen: http://www.arraio.net/deskargak/2008/ahuntza/2008-10-26-Ahuntzaren_gaberdiko_eztula.ogg

  21. Hoi dek hoi kartel pilla!

    Hodei, ni animatze nauk! Baño Miguel Bose batekin akonpañatze badeu, bestela eze!

  22. Alejandro Agag 2008-10-28 @ 12:22

    Xakelakideok eginiko Urteurreneko prentsaurrekoa ere ikusgai duzue iada, Linkean klik egin besterik ez duzue.

    ITZELA PRENTSAURREKOA!!!!!

  23. hemen prentsaurrekua:

    http://www.youtube.com/watch?v=WMPQZTAfPUs

    gozatu eta zabaldu

  24. bidaltze propioa jarri ziot bideuai, merezi dik eta

  25. Hontan editatuta eta jarrita ziok iada, beraz bestia kendu in dit

  26. PRENTSAURREKO BRUTALA!!! arraio maratoiko kartelare jarri hemen plis

  27. notizian bertan jarrita ziok: http://www.mundurat.net/xakela/wp-content/uploads/2008/10/maratoia.jpg

    De paso, catalunyako CSOA La Fibra eta Espai Okupat Àcrata desalojatu dizkie gaur goizeko 6rak aldea, biak aldi berian: http://musaik.net

  28. A ze prentsaurrekua! Originala ta prexkua! Kuriosua unisex-a izatia baño beno!

    Gutxiyo falta dala!!!!!

  29. Aupa pipol!

    Honea ere iristen diala horko berriak (pozgarriak benetan!): earra prestau dezue aurtenguan!!!
    Pena hor ez eotia…

    Zorionak danoi, jarraitu hola, laster arte, eta batez ere gozatu gaztetxiaren 3.urteurrena!!! Ondo mezita ezue…

    Prentsaurrekua oso ona, benetan orijinala. Parre batzuk botaitut!

    Abrazzuak eta animuak Finlandiatik Oihanaren partetik tik-tik-tik

  30. joe oihana!! ze ilusiyo zure mezua jasotziak!! eskerrik asko eta zorionak zuri ere !!

    GAUR BAI GAZTIAK!! ZORIONAK DANOI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  31. ZORIONAK PUTZUZULO!!!! egualdi kaxkarra dao baño gu izango gea egun hontako eguzki izpi, ZORIONAK XAKELA KIDEOI 3 urte hauetan egindako lanarengatik. EURRE!!

  32. Alejandro Agag 2008-10-30 @ 14:54

    Hori denk kartel festa lagunak!!!

    Zorionak guztiei eta gaur denok Putzuzulon elkartuko gara!!!

  33. Milesker larunbateko harreragatik ! Gaztetxian oso ongi pasa dugulako eta ! Ea ba, Iparraldeko gaztetxeetan ere topatzen garenez ?

    Segi hol hola eta Putzuzulo ez in lo !

  34. Aupa zuek!!!
    Lehenengo eta behin zorionak urteurrenagaitik!!!egitarau potentea laostia!!!
    Gabonetan aste kulturala egiten dogu eta Lucio filma emotea gustatuko zitzaigun.Non lortu dezakegu??Kontakturik bai??
    Bueno eskerrik asko eta segi horrela!!!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*