Eskerrik asko!… eta igandean ZINEA berriz Putzuzulon!

Mila esker aste honetan Putzuzuloko hitzaldietara gerturatu zareten guztioi. Plazer bat izan da orokorrean parte hartze txikia izaten duten ekintza mota hauetan jende asko ikustea. Benetan bi hitzaldi interesgarriz gozatu izan dugu egunotan gaztetxean eta Colombiako eta Guatemalako informazioa lehen eskuan jaso ahal izan dugu.  Hau pagotsa!! Bi milloi esker Flaminio eta Mariari hitzaldiak ematera etortzeagatik eta Mundubat-i elkarlanagatik. Indigenen egoerari buruz zerbait gehiago ikasi dugulakoan eta horrek gure bizitzan eragingo digulakoan aurrerantzean ere saiatuko gara antzerako hitzaldiak antolatzen.

Honez gain, Txuriren kartzelaratzearean 21. urteurrena salatzeko hainbat ekintza egingo dira larunbatean zehar, eta horietako bat Putzuzulo Gaztetxean burutuko den afaria izango da.

Gogoratu bestalde, igande honetan putzuzulo zine areto bilakatuko dela berriz ere. Garai batean igandero egiten zen zinea berriz itzuli da putzuzulora eta aste honetan ekingo diogu denboraldi berriari. Neguko igande hotzetan bada zer egin herri hontan… putzuzuloko zine aretora joan eta pelikula interesgarriez gozatzeko aukera hemendik aurrera. Bertan topatuko gara 18:30tatik aurrera. Biharko zehaztuko da igande hontan ikusiko dugun pelikula!

paradisu zineman ikusiko gara!!

Amaitzeko, Abenduaren 2an, Portugalgo Midnight Priest taldea izango dugu Gaztexeko oholtza gainean. Kontzeruta 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

 

PUTZUZULO AGENDA (dena ezta urteurrena!!jeje)

Abenduak 2, asteartea: MIDNIGHT PRIEST (hc portugal)

Abenduak 8, astelehena: BLOOD SECKERS (honyarbi punk rock)+DESGUACE (punk rocka valentzitik)

Abenduak 11+12+13+20: EUSKARASTEA:

abenduak 11, osteguna: HITZALDIA Iñaki Zulaika “euskara elkarteen oraina eta geroa”
abenduak 12, ostirala: II.KOPLA TXAPELKETA (Maddalen Arzailus+Felix Zubia+Rikardo Gonzalez Durana+Igor Elorza+Maialen Velarde+Iker Zubeldia+Uxue Alberdi+Jokin Sorozabal+Imanol Lazkano+Arkaitz Estiballes+Etxabe
abenduak 13, larunbata: [i]II.ARTISTEN TOPAKETA[/i] 17:00tan + ZURA (hoyarbi bossa nova)+ASTRUD (ex-weamen) 22:00tan
abenduak 20, larunbata: SANTO TOMAS AZOKA goizean putzuzulo+aek

Abenduak 25, osteguna: IRKHALA (amurrio crustmetal)+MYSTERY MACHINE (torrelavega)+ HYSTERYA (holanda)

Abenduak 31, asteazkena: URTIA AMAITZEKO FESTA: karaoke+….


Readers Comments (2)

  1. paradisu zineman ikusiko gara… putzuzulo ametsak forjatzen diren materialarekin egiña dago….. paradisu zineman ikusiko gara.. putzuzulotarrak…

  2. Paradisua bertan dugu, bertan!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*