Euskal Jaiak! batzar irekia abuztuak eta prentsaurrekoa abuztuak 31n

Gurekin Jaiko lagunek mezu hau bidali digute zuei jakinaren gainean ipintzeko:

Aupa lagun!!

Gurekin Jai batzordeak Euskal Jaiak datozela eta urtero bezala txosnak jarriko dira eta hiru egunetan garatuko den egitaraua antolatu du.
Arrayuak, San Pelaioak 09′ oso onak izan ziren, denon artean egin genituen eta beraz askoz gehiago disfrutatu genuen. Euskal Jaietan egitaraua xumeago bada ere, badago hurrengo astean zehar egiteko lan mordoa.
Egitarauaren berri emateko, txosnen montaiak – desmontaiak antolatzeko, udalarekin harremanak zertan diren jakiteko, zatoz…

ABUZTUAK 31, astelehenean 18.30etan egingo dugun BATZAR IREKIRA. Gaztetxean izango da. Eta bertan ahalik eta jende gehiena biltzea nahi dugu.

+

egun berean eta batzarraren aurretik 18.00etan Arrona zaharreko aparkalekuan (Euskal Jaietan txosnak jarriko diren tokian) PRENTSAURREKOA egingo dugu baita ere. Bertan egitaraua eta kartela aurkeztu eta jarraian guztiok gaztetxera joango gara BATZAR IREKIRA.

Bertan ikusiko garelakoan agur!!!!

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*