III. Emayonk Lori Pala txapelketa

Arraio Irratiko Izerditan blai irratsaioak 3. Emayonk lori pala txapelketa antolatu du. Binakako pala txapelketa hau Irailaren 28tik Azaroaren 13ra izango da eta izen emateak Arrano, Tarin, Eguzki eta Putzuzulo Gaztetxean egin ahalko dira.

Izen emateko epea Irailaren 27ra arte egongo da zabalik eta txapelketaren aurkezpena Irailaren 28an egingo da Gaztetxean bertan, arratsaldeko 19:30etan. Aurkezpen horretara, bikote bakoitzeko partaide batek azaldu beharko du gutxienez.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*