Bertsio gaueko bideoa ikusgai dago

Ostiralean Putzuzulo Gaztetxean ospatu zen bertsio gaueko bideo bat sarean jarri du lagun batek.

Eta gogoratu urteurreneko ekintzek aurrera jarraitzen dutela. Aste honetan ere hainbat ekintza ditugu gurean.

Ostiralean, Azaroaren 5ean, txiste poteoa izango dugu arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Eta 22:30etan, Antzerki erronka Gaztetxean bertan.

Larunbatean berriz, Mus txapelketa edukiko dugu 16:00etan. Eta gauean, iada klasiko bat bihurtu den Saturday Night Fever gaua.

Eta aste honi amaiera emateko, Infusio eta pasta arratsa edukiko dugu Igandean Napoka Iria eta AgroJosurekin.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*