Astebukaerako ekintzak Putzuzulon

Bi ekitaldi interesgarri ditugu Putzuzulon astebukaera honetarako.

Lehena, larunbat honetan edukiko dugu, Otsailaren 5ean. Armiarmaren gaua edukiko dugu bertan eta antolatzaileek honako mezu hau bidali digute:

ARMIARMAREN GAUA
otsailak 5, larunbata, 22:00etatik aurrera
PUTZUZULO GAZTETXEAN
+SKASTI (diska berriaren aurkezpena)
+DJ XIXIMARASMA (musika euskalduna, dantzagarria, horteroa…)
eta gau osoan zehar… JOLASAK (milaka opari: txupito bereziak, goxokiak…) EDARI BEREZIAK, SORPRESAK ETA GIRO EARRA!
EZ ZAITZALA PESTIZIDAK LOKARTU
ETORRI GAZTETXEA SARETZERA!
FACEBOOK ETA TUENTI: zarautzsaretzen
ORAINDIK EZ DAKIZU ZER DEN MARASMA? IRAKURRI ETA ZABALDU!
ZER DEMONTRE DA MARASMA?
Zarauzko kaleetan hormetan “MARASMA”, ordenagailua piztu, Facebook eta tuentian konektatu eta “MARASMA”, lagunekin tabernan, komunera joan eta “MARASMA”…
Gaztelekuko atean sekulako amarauna, Udaletxeko atean hiru edo lau, Musika Plazara joan eta Marasma kide bat kaleak “MARASMAZ” apaintzen…

-Aupa gazte! esango al zenidake zer demontre den “MARASMA”?
-MARASMA? armiarma- irribarre jostalaria.
-Ja,ja,ja! Galdetu nahi nuena da zer esan nahi duen, zer dela eta agertu diren herrian hainbeste MARASMA!
-Zarautz saretzera goazelako!
-Zarautz saretzera? baina, nola? Nortzuk?
-MARASMA MUGIMENDUKO KIDEOK!Entzun adi, iraultzaren lehen taupaden berri ematera noa eta…

Marasma, hainbat kidek osatzen dugu, mugimendu ezberdinetako hainbat gaztek. Geure artean berriketan, herriko gazteei galdera batzuk egitea pentsatu genuen, gure kideen iritziak, kezkak, arazoak zein diren ezagutu eta ondoren Zarauzko gazteriaren diagnostiko bat osatzeko, gazteok eta gazteontzat egina.
Herriko gazteekin elkartu eta berriketan aritu nahi dugu, gai askoren inguruko galdetegi bat dugu, iritziak jasotzeko. Garaia da geure hitza kontutan har dezaten! elkar ezagutu eta elkarrekin jarduten badugu geure arazoei aurre egiteko gai izango gara!
Ondoren, kezkatzen gaituzten gaien inguruan geure artean eztabaidatuko dugu eta gazteon iritziak jakinik eta erabakiak denon artean hartuz, geure beharrak asetzeko bidea irekiko duten ekintzak burutu.
Gazteok gazteontzat, hori da MARASMA MUGIMENDUA. Herriko gazteak elkartu egin behar gara eta guztion artean ekin!
Izan zaitez zu ere MARASMAKIDE, zabaldu zure hitza, zabaldu begi eta belarriak, parte hartu, adi egon ta zabaldu mezua!
ELKAR GAITEZEN, EKIN DIEZAIOGUN!

Otsailaren 6an berriz, igande zaratatsu bikain bat edukiko dugu. ZarataZarauzko lagunek antolatuta, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Donostialdeko Iron Batasuna, Brasilgo Cativerio eta Bartzelonako Crani Septic taldeak edukiko ditugu oholtza gainean.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*