Larunbat mugitua dugu Putzuzulon

Ekintzaz beteriko larunbat bikaina izango dugu Putzuzulon. Martxoaren 19an, Emakumeok Plazara ekimena izango dugu  Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatua. Arratsaldeko 20tan hasita, erakusketa, bideo proiekzioa, afaria, kontzertua eta DJak izango ditugu. Jardunaldi hauetako kuña entzun nahi baduzue HEMEN duzue.

Honez gain, egun berean, Putzuzulon antolaturiko Memoria Historikoaren inguruko azken hitzaldia edukiko dugu arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bertan, Martxelo Alvarez, Ahaztuakeko kidea eta Jesus de Cos Borbolla, Maquis-etako kidea izango ditugu Ni bandidos, ni vencidos. La guerrila antifranquista en Cantabria izenburua duen hitzaldian. Gogoratu hitzaldi hau Zarauzko Arraio Irrati libreak zuzenean emitituko duela eta internet bidez entzun ahalko dela HEMEN.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*