Asteburuko bideoak eta hurrengo ekintzak

EGUNON PUTZUZULISTA GUZTIOI!!!

Asteburu zoragarria pasa berri degu! Ostiralean eman genion hasiera Putzuzuloren 6.urteurrenari eta baita ospatu ere! 400 pertsona inguru elkartu ginen Putzuzulon amets fabrikan mozorro eta guzti! Klasikoa bilakatu den Bersiyo gaua ospatzeko. Cramberris, Barricada, Mecano, Camela, Acdc, Rammsteim, Duncan Du, Bad Religion, Nofx, …. danetik ikusi ahal izan genuen putzuzuloko taulagainean.

Larunbatean ere proposamen kuriosoa genuen. Lehen aldiz Putzuzulon magia ikuskizuna antolatu genuen Imanol magoaren eskutik. Aurreko eguneko zoramena garbitu eta txukuntzen lan handia izan arren txukun txukun zegoen putzuzulo ospatzen jarraitzeko. Aurreko eguneko jendetzarik ez baina bertan elkartu ginen 40 laguneko taldeak sekulako gozatua hartu genuen Imanol artistarekin. Truko guztiak harrapatuko genizkiolakoan eta bat bera ere ez genuen harrapatu! aho bete hortz itzuli ginen denak etxera.

Igandea zen putzuzuloren egun handia. Halako egun batean, duela 6 urte, goizeko 11etan okupatu genuen Putzuzulo amets fabrika. Hau gogoratzeko, urtero bezala, 11etan brindisa egin genuen putzuzuloren aurrean eta txanpainaz topa eginez ekin genion urteurren egunari. Duela 6 urte bezala, poligonoko bolatokira joan ginen jolasekin gozatzera.

Auzokideak beste behin emozionatu egin ziren, aspaldiko garaitan bezala, auzoko bolatokia bizirik ikustean. Sekulako giroa sortu zen brilla jaurtiketan, soka tiran eta hamaiketakoan. Umoreak ordea gora egin zuen musikarekin, herritik zehar egindako poteoan. Putzuzuloko urteurrenek ezagututako herri bazkari jendetsuena izan genuen ondoren.

Kalabaza krema eta paella ederra izan genuen eta arratsaldea Skandalue taldearekin alaitu genuen herriko kaleetan zehar.

Gauean ere zer ikusi eta entzun izan genuen. Hasteko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaiokoek, saio berezia egin zuten Arraiotik kanpo, kontzertu gelan hain zuzen ere eta Zarautzen egon diren 3 Gaztetxeen errepaso luzea egin zuten gonbidatu bereziekin. Egun zoragarria eromenan bilakatu zen gaueko kontzertuan. Hasieran, kakahuete-ren doinu lasaiek, jendearen eromena lasaituko zuela zirudien arren. Feos pero majos talde bizkaitarra hastearekin batera lehertu zen festa giroa. Bertsio ezagunak jotzen dituen taldeak sekulako dantza giroa jarri zuen putzuzulon. eta horrela eguzkiak eman zion putzuzuloren urteurrenari agurra.

Baina hau hasiera besterik ez da izan. Hilabete luze eta ederra iraungo duen urteurrenaren hasiera, lehen pausua. Aste honetan ere eskaintza zoragarria dugu putzuzulista guztientzat. Ostegunean, euskal herriko musikari buruzko tertulia izango dugu herriko musikari ezberdinekin. OStiralean, montetxio koroaren konpañiaz, klasiko bihurtu den beste ekintza bat, Tortilla txapelketa eta kantu afaya. Beraz, hasi arrautzak astintzen eta patatak prejitzen!! eta larunbatean izango dugu festarik handiena. Tik-tara salsa taldea eta Dj makalaren musikarekin FESTA KARIBEÑUA izango baitugu larunbatean. Mozorrorik alaienak hartu, eta animatu putzuzulora etortzen gerria mugitzera! Salsa eta beste hainbat musika karibeñoz bustiko dugu gaua!!! ez galdu gero!!! 19:30etan egingo dugu kedada, gure mozorro eleganteekin herritik poteo eder bat egiteko asmoz!!!

OSTEGUNA 3: “MUSIKARI BURUZKO EZTABAIDA” (www.musikazuzenean.com webguneak zuzenduta) 19:30etan
OSTIRALA 4: KALEJIRA+TORTILLA TXAPELKETA+KANTU AFAYA (montetxio koroarekin) kontzentra ta gero udaletxe plazatik hasita
LARUNBATA 5: “FESTA KARIBEÑUA” tik-tara + DJ Makala 19:30tan poteoa putzuzulotik
IGANDEA 6: “KING KONG NESKA” antzezlana 19:00etan

Putzuzulo Amets Fabrika
Xakela gaztetxe asanblada
www.putzuzulo.net

Readers Comments (3)

  1. urteurrena potente hasi da!! promete!!!
    adi asteburu honetan ere sekulakua dator eta!!

    IZAN PUTZUZULISTA!!

  2. SOKATIRAN NAUSI!!!!!!!!!!!

  3. ondo video, oso ondo gaztiak eta saatza

Leave a comment

Your email address will not be published.


*