Musikazuzenean egitasmoaren solasaldia entzungai dago

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko egitarauaren barruan antolaturiko atzoko hitzaldia ere entzungai duzue. Musikazuzenean ekimeneko kide bat eduki genuen bertan, eta berau aurkeztu ondoren, Euskal Herrian dugun panorama musikalaren inguruan jardun ziren gerturatutako musikari eta norbanakoak. Kontzertu antolaketak, musika estiloak, diskoen kaleratzea… Ia bi orduz egon ziren hizketan.

Hizketaldi hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Bide batez, gogoratu larunbat honetan, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara Arraio Irratiko FMko 99.3an entzun ahalko duzue Zarautzen bazaudete behintzat.

Readers Comments (1)

  1. gauza interesgarri asko atera ziren arren…. luzerako eman dezakeen sentsazioakin amaitu nun

Leave a comment

Your email address will not be published.


*