KOPLA TXAPELKETA 2011, ostiralean!!!

Ostiral honetan, urteroko Kopla txapelketa antolatuko da Putzuzulo Gaztetxean eta hau antolatzen dutenek honako mezu hau bidali digute:

Aupa lagunok!!!

Aurten ere hemen gara. Iritsi da V. Kopla Txapelketa. Berriz ere gauah aztezin bat pasatzeko den-dena prest daukagu.

Beste behin ere, Euskarastearen baitan antolatu dugu kopla festa hau. Aurten, euskarari “Mamia mimoz” jarri diogu hainbat ekitaldiren bidez, eta Kopla Txapelketarekin amaituko dugu.

Ostiral honetan izango da, abenduaren 23an. Gaueko 22:00ak aldera hasiko da. Bertan, ohi bezala, Euskal Herri guztiko bertsolariak elkartuko dira eta bosgarren aldiz erabakiko da, Kopla Txapelketako sari nagusia, zintzarria, nork eramango duen.

Aurtengo bertsolariak honako hauek izango dira:

Oier Aizpurua (Zarautz)
Oihana Bartra (Bilbo)
Xabier Silveira (Lesaka)
Alaia Martin (Oiartzun)
Maindi Murua (Azkaine)
Beñat Gaztelumendi (Añorga)
Izar Mendiguren (Laudio)
Amets Arzallus (Hendaia)
Aitzol Barandiaran (Ataun)
Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’ (Markina)

Sarrerak joan den larunbatean jarri ziren salgai, eta orduerdi batean bukatu ziren guztiak. Putzuzulo Gaztetxean 500 lagunetik gora bilduko dira guztira. Ohi bezala, musikariek lagunduta girotuko dute
ekitaldia.

Zuzenean jarraitu nahi dutenek, Zarauzko Arraio Irratiaren bidez jarraitu dezakete: www.arraio.net helbidean edo Fmko 99,3 sintonizatuz.

AURREKO URTEETAN KOPLA TXAPELKETAKO ZINTZARRIA IRABAZI DUTENAK:

2010an Amets Arzallus (Hendaia)
2009an Julio Soto (Gorriti)
2008an Igor Elorza (Durango)
2007an Maddalen Arzallus

Informazio gehiago nahi duenak deitu dezake 648 45 11 52 telefonora (Xabi).
Promoziorako erabili dugun audioa atxikita duzue. Nahi adina erabili

Readers Comments (2)

  1. Aurreko urtean egunean bertan erosten zian sarrerak eta ongi joan zan kontua nik uste. Aurten berriz besteetan erabilitako salmenta modura itzuli da? Aurreztik erosi beharrekora? Ta nola ez 30minutan agortuak…ba ale, ikuskizun hau galtzen dudan lehenengo urtea izango da honako hau… Suposatu bainuen aurrekoan bezela egunean bertan erosteko parada ukanen genuela eta enaiz adi ibili salgai jartzen zenituzteneko unearekin… Pena benetan!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*