Putzuzulogo txapelketa

…eta konturatzerako, beste urte bat pasa berri da. Duela gutxi, 6.urteurrena ospatzen ari ginen eta iada gainean dugu PUTZUZULO AMETS FABRIKA-ren 7.URTEURRENA! Urte osoan hain berezia den hilabetea gainean dugu eta aurten ere, urtero bezala, Bertsio gaua, Kantu afaria, Magoa, Zaratafest, Herri bazkaria, Antzerkia, Ikastaroa, Tailerra, Zinea, …. prest ditugu. Baina, urteurrenaren makina guztia martxan jartzeko, logo eder bat behar dugu. Putzuzuloren 7.urteurreneko kamixetak eta apainduko dituen logo eder bat. Horretarako, aurten ere, PUTZUZULOGO TXAPELKETA martxan jarri dugu.

“7 urte, 7 pekatu, 7 bizitza…. eta eredu bakarra autogestioa” izango da aurtengo logoan agertu beharreko lema. Nahi den teknika erabili daiteke logoa egiteko, baina, kamixetetan serigrafiatzeko izanik, kolore bakarreko logoa izan beharra du. Urriaren 3a baino lehen bidali beharko dira artelanak info@putzuzulo.net helbidera.

Astindu irudimena eta animatu parte hartzera. Edo gutxienez informazio hau zure inguruan zabaltzera! jejeje

BALDINTZAK:
– Bidali zuen logoak urriak 3a baino lehen info@putzuzulo.net helbidera
– Logoan agertu beharreko lema “7 urte,7 bekatu,7 bizitza… baina eredu bakarra autogestioa”
– Irabazlearen lana putzuzuloko 7.urteurreneko kamixeta etabarretarako izango da.
– Lanak kolore tono bakarrekoak izan behar dute, serigrafiatu ahal izateko.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*