Obra eta auzolana PUTZUZULON [iraila eta urrian zehar]

Irailak 18, asteazkena 19:00etan: ASANBLEA eta obren antolaketa
Irailak 21, larunbata 10:00etan: AUZOLANA obren hasiera
Gainontzean egunero: berritze lanak
Larunbatero goizeko 10etan: berritze lanak

Etengabe aldatuz doa mundua, baita pertsonok ere. Putzuzulo gaztetxeak ere eraldatzeko garaia duela uste dugu; nor garen eta nondik gatozen ahaztu gabe etorkizunera begiratu eta salto egiteko garaia. Aurrerantz beste pausu garrantzitsu bat ematera goaz eta horretarako zure parte hartzea ezinbestekoa da. Denon artean sortu genuen ametsa denon artean osatzen joateko.

Lagun zaharrok berriz elkartu eta lagun berriak eginez bide egitera goaz. Proiektu zahar honi bultzada berria emanaz, denon inplikazioarekin dinamika berritzaile eta indartsua sortuz. Urteurrena iritsi arte ekintza gehiago ez da egingo Putzuzulon. Baina ez da itxita egongo, datozen sei aste hauetan ateak beti bezain zabalik izango ditu. Eraldaketa honetan lagundu nahi duen ororentzat zabalik, lanean esku bat bota edo bestelako ekarpenik duen ororentzat zabalik.

Buzoa jantzi eta behar duen berritua emango zaio tarte horretan Lizundiako eraikuntza zaharrari. Egunero ekinean ariko garen arren larunbatetan egingo dira lanik gogorrenak (jende gehien behar dutenak), asteazkenetan berriz gorputzaz gain buruari eta mingainari ere emango diogu, etorkizuneko norabidea eta lan ildoak finkatzeko.

Lehenengo zita datorren larunbatean izango dugu. Irailak 21 goizeko 10etatik aurrera Putzuzulon. Baina jakin Larunbat goizero elkartzeaz aparte, astebarruan ere egunero elkartuko garela lanerako, eta zure laguntza beharrezkoa dugu!

Zatoz gaztetxera! Eraiki gurekin etorkizuna!

Putzuzulo Amets Fabrika
bizkaia kalea 36, Zarautz

Putzuzulo_obrak_web

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*