Internazionalismoari buruzko hitzaldia Urtarrilaren 15ean

Kaixo!

Askapena taldearekin, Ostegun honetan Arratsaldeko 7tatik aurrera Putzuzulo gaztetxean izango den hitzaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Zer gertatzen ari da munduan???
Ukrainia, Merkel, Kurdistan, Coca-cola, Palestina,intifadak, ISIS, gobernuz kanpoko erakundeak, LIbia, inperialismoa, Siria, gerrak… Milaka dira egunkaritako munduko sailean gertatzen direnak sortzen dizkiguten galderak. Zapalkuntza inperialista ordea, mundua bera bezain zaharra da. Zarauzko hitzaldian begirada bat botako diogu munduari betaurreko internazionalistak jantziz, seguraski erantzun baino galdera gehiago sorraraziko digun saioa partehartzailean.

Bukaeran, aurtengo Askapenako brigaden aurkezpena ere egingo da.

Anima zaitez bertan parte hartzera!!

MUNDUARI BEGIRADA

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*