Arratsaldeon:

Gu Xakela asanblada gara. Eta asanblada hau sortu dugu herriko behar batzuei erantzuteko. Bada urtebete jada gazte mugimendua Zarauzko herrian berpiztu dela; honen adibide garbia da kalean egin izan ditugun ekintza ezberdinak( zien-forumak, txotxongiloak, kontzertuak, antzerkiak, truke azokak…).

Pintxojana

Orain arte, iharduera guzti hauek kalean egin ditugu, baina iritis da momentua non aurrera jarraitzeko espazio físico autogestionatu baten beharra sentitu dugun. Udaletxeak leku hori eskaintzeko borondaterik erakutsi ez duenez, ikusi dugun irtenbide bacará okupazioarena izan da. Gure helburua ez da inoiz, inori, leku bat lapurtzea izan:urteetan erabilerarik izan ez duen gune bat birziklatzea baizik.
PIÑA BAT GARA!!

    Honen harira, atzo goizean local bat okupatu genuen eta okupatu bezain laster egokitze lanak hasi genituen. Aldi berean jabearekin harremanetan jarri ginen. Guk hasieratik garbi adierazi genion zein izando zen lokalaren erabilera, eta akordio batera iristen saiatu ginen hainbat bide edo aukera desberdin jorratuz. Baina berak ez du inongo borondaterik erakutsi arazo hau konpontzeko.
    Behin eta berriz azaldu arren geure gain hartzen genituela ardura guztiak, eta gure asmoa local huts eta hil bati visitas ematea zela adierazi arren jaso dugun erantzun bakarra 2 salaketa( bata udaletxean eta bestea ertzainetan) izan dira.
    Hori del aeta orain desalojo arriskuan gaude. Ondorengo orduetan, edozein momentutan ager daitzeke gu< hemendik bidaltzera. Hala ere egin ahalak egingo ditugu gaztetxetik bidal ez gaitzaten. Eta noski oztopo guztien gainetik gure egitaraua gauzatzea lortuko dugu. Hau ikusirik, herritar guztien babesa eta laguntza eskatzen dugu, atxikimendua adierazi digutenena zein ez digutenena adierazi. Horregatik, bihar ARRATSALDEKO 5:30tan UDALETXE AURRETIK irtengo den manifestaldi koloretsura dei egiten dizuegu. KARTELA