Skate-Zirkoa igandean!

Zarauzko Gaztetxea ametsen fabrika dela esaten ari gara egunotan, eta horrela dirudi. Egunak joan, egunak etorri, asanblea bakoitzean ideia asmo eta kolore berriak agertzen zaizkigu. Horren harira, honakoa antolatu dute skate aretoaz arduratzen diren surflariek eta gainerako kirolariek:

Igande honetan, azaroaren 13an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Zarauzko Gaztetxean, SKATE ZIRKOA.
Zer da hori?

Skate aretoaren inaugurazio ekitaldiarekin bat eginez, Zarauzko haur, guraso, gazte eta herritar guztientzako ikuskizun berezia antolatu dugu.

* Malabarak ikusteko eta malabaretan aritzeko aukera.
* Magia emanaldia.
* Pailazoak.
* Haurrentzako txokolatada, dohainik.
* Pailazoak skate egiten.
* Eta beste hainbat sorpresa.


SkatePark

Gurasoei, haurrekin batera bizkotxoren bat edo beste egin eta ekartzeko gonbidapena ere egiten diegu hemendik.

Aurreko asteburuan ia mila lagun elkartu genituen skate, BMX eta mountain board ikuskizunean, bereziki gazteak.

Orain, igande honetan, haurrentzako ekitaldia antolatu dugu: SKATE ZIRKOA. Skate aretoa Gaztetxeko txiki park berezia bihurtuko dugu, inauguratzeko, eta giro ederra izango dugu.

Osasuna eta askatasuna!

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*