Erabiltzaileen eskariak kontuan harturik, “ogg” formatu libreko fitxategiak nola entzun daitezkeen adierazten saiatuko gara.

Lehendabizi esan, M$ Window$ sistema eragile jabedun bat dela eta hau zure ordenagailua martxan jartzeko behar dituzun oinarrizko programak osatzen dutela. Sistema eragile hau enpresa pribatu batek egin du eta ez du esaten nola egin duen ezta zer egiten duen ere.

GNU/Linux sistema eragile aske bat da mundu osoko jendearen borondatez egina. Gaur egun edozer gauza egin daiteke esfortzu edo jakinduria gehiegirik gabe. Guk, software librearen aldeko apustua egiten dugu, batez ere, egungo sistema kapitalistaren baloreetaik urrun, autogestio eta elkarlanean oinarritzen delako. Propietate intelektualaren iruzurra ere intentzio berdineki sortzen da: interes ekonomikoak.

Honen aurrean formatu libreak erabiltzen ditugu, adibidez “ogg”. Winamp bezalako programaren bat erabiltzen baduzu plugin HAU behar duzu. Irratia entzuteko, klik egin eskubiko botoiaz irratiaren irudian eta gero helbidea kopiatzeko esan. Ondoren ireki musika entzuteko programaren bat eta bertan “URL” edo helbidea irakitzeko esan, eta hor itsatsi lehen kopiaturiko helbidea (ez badakizu nola egin kopiatu helbide hau: http://xakela.dyndns.org:9001/example1.ogg ).Irratiaren irudia dagoenean egongo gara emititzen, oraingoz gaueko 9rak aldera.
Bitartean HEMEN entzun ditzakezue buruturiko irratsaio, elkarrizketa, hitzaldi eta abar!

Gure baloreak alor guztietan aplikatzen saiatu behar dugu, beraz erabili software librea eta formatu libreak! Laster ikastaroa Gaztetxean!