Hilabete berri bati hasiera ematera goaz eta hona hemen XAKELA GAZTETXE
ASANBLADAK aurkezten duen egitaraua.


Otsaila

Lehenik aipatu behar dugu negoziaketen eta akordioaren berri emateko prentsaurreko berezi bat egingo dela asteburu honetan, adostasunera iristen bagara behintzat. Adi bili!

Gogoratzen dizuegu Xakelakide egiteko ere kanpaina martxan dagoela.
horretarako onena Gaztetxera azaldu eta bertan firma non egin behar den
galdetzea da eta etorri ezin duenak posta elektroniko bidez ere egin daiteke
xakelakide: xakela@gaztesarea.net

Esan azken aldian martxan jarri diren bi tailer berriak, malabarena eta
interpretazio edo antzerkiarena, arrakastatsuak atera direla. Honen adibide dira
antzerki tailerrean sortutako Apoa antzerki taldea antzertki bat prestatzen
hasiko dela. Bertan parte hartzeko tailerretara azaldu besterik ez da egin
behar. Guztioi animatzen zaituztegu parte hartzera.

Asanbladak egunez aldatu dira. orain astelehen eta ostegunetan izango dira
18:30etan eta 19:00tan hurrenez hurren.

Eta Arraio Irrati libreak ere martxan jarraitzen du. Oraingoz internet bidez
bakarrik entzun daiteke asteazken eta igande gauetan egiten den emisioa. baina ari gara FM-ra pasatzeko egin beharreko lanak egiten, laister zuen irratietan entzun ahalko
gaituzue. Bitartean www.mundurat.net/xakela helbidean entzun ahal diguzue.
ADI ARRAIO IRRATIA MARTXAN DA ETA!!!!


Arraio

BESTERIK GABE EKINTZETAN PARTE HARTZEKO GONBITEA LUZATZEN ZAIZUE. ETA ESKERTUKO GENUKE GURE EGITARAUA AHALIK ETA GEHIEN ZABALTZEN LAGUNDUKO BAZENIGUKETE. MILA ESKER ETA ONDO SEGI!!!