Putzuzulo Gaztetxeko aste honetako egitaraua

Nahiz eta Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurreneko ekintzak prestatzen buru belarri ibili, aste honetan ere gauza interesgarriak egongo dira Zarauzko Gaztetxean. Hemen dituzue aste honetako agendako kontutxo batzuk:

Hasteko, Urriaren 16an, ostegunean, hitzaldi interesgarri bat izango dugu Uztaro barazki kooperatibaren eskutik. Egungo ekoizpen sistema globalizatuaren alternatiba moduan jaio zen Uztaro Barazki Kooperatiba eta Gipuzkoako hainbat herritan ditu kideak. Produktu ekologikoak ekoizten dituzte, egun ezohikoa den bidea erabilita. Kooperatiba honek, Zestoa, Andoain, Villabona, Lasarte edota Azkoitian dit kideak eta beraien burua aurkeztuko dute Putzuzulon, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hala ere, beraien lan egiteko modua edo produktuak ezagutu nahi badituzue eta egun horretan ezin baduzue gaztetxean egon, Urriaren 22an laboraleko egoitzan ere izango dituzue.

Urriaren 17an berriz, Urriaren 25ean Hernanin burutuko den Independentzia egunaren aurkezpena izango dugu Gaztetxean. Ostiral arratsaldean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, dardo txapelketa izango da. Txapelketan izena ematea 2 eeuurokoa izango da eta Zarauzko Arrano tabernan egin beharko da.

Honez gain, 20:30etatik aurrera afari herrikoia burutuko da nahi duen guztiarentzat. Txartela, Arranon bertan egongo dira 3 eeuuroren truke baina egun bertan ere txartelak erosteko aukera izango duzue 6 euro ordainduta. Afariaren ondoren, Aitzol Barandiaran, Jokin Labaien eta Aitor Urbieta harituko dira bertso saioan.

Amaitzeko, gaueko 21:30etatik aurrera, izugarrizko kontzertua ikusteko aukera izango duzue. Ostiral gauean, errugbi eta eskubaloiko jokalari ohiez osaturiko Diskoiraa Zarauztarrek joko dute lehen. Hauen ondoren, Galiziatik datozen Codia taldeak joko du eta amaitzeko Madrilgo Ugly Bastards Ska-Punk taldeak joko du.

4 Comments

  1. xarma

    dardo txapelketa eta afariya putzuzulon dituk?¿?¿?¿¿?

  2. mañu

    bai jauna!!!Pùtzuzulon izango ek dana ! izango al da jende andana.. kontatu in ber banan bana…jejeje

  3. Alejandro Agag

    Bai

  4. sorgine

    Uztaro barazki kooperatibaren bloga: http://uztaro.nireblog.com/

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>