Hasteko, bi milloi esker urteurrenean zehar putzuzulora gerturatu eta ekitaldietan parte hartu duzuen guztioi!! eta bi milloi zorion bi hilabeteetan zehar lanean aritu zareten guztioi. Denetarik izan dugu gure amets fabrikan azken asteetan eta oso gustora gaude izandako harrerarekin. Makina bat amets bete ditugu egunotan eta oraindik betetzeko ditugunak bete arte ekinean jarraituko dugu. beste behin ere ESKERRIK AKSO DENOI.

Dena den putzuzuloko III.urteurrena bukatu den arren putzuzulok bizirik jarraitzen du eta egitaraua bete beteta datorkigu hemendik urte bukaera bitartean. Hemen bidaltzen dizuegu urtea amaitu arte oraingoz lotuta dauden ekintzak eta aste honetan eta datorren astean izango diren hainbat ekintzaren kartelak. Interesgarriak izango diralakoan gonbitea luzatzen dizuegu guztioi. 3 urte + ? jartzen genuen urteurrenean… eta galdera ikur hori mugatua ala mugagabea izatea zure eta gure esku dagoelako jarrai dezagun putzuzulori bizitza ematen… orain zenbat eta bizitza gehiago eman gerora ere bizitza gehiago izango duelako…. ona hemen gure eskaintza:

PUTZUZULO AGENDA (dena ezta urteurrena!!jeje)

Azaroak 21, ostirala: KELLILLO & KIMU BERRI`S (poesia, musika eta irudiak nahasten dituen ikuskizuna)

Azaroak 24, astelehena: HITZALDIA colombiako Onic-eko partaide diren Germán Casama Gindrama y Aída Marina Quilcue Vivas-en eskutik.

Azaroak 27, osteguna: HITZALDIA guatemalako Consejo de Pueblos indigenas taldeko Maria Velazquez indigena, ezkertiar eta feministak bertako emakumearen egoera azalduko du.

Abenduak 2, asteartea: MIDNIGHT PRIEST (hc portugal)

Abenduak 8, astelehena: BLOOD SECKERS (honyarbi punk rock)+DESGUACE (punk rocka valentzitik)

Abenduak 11+12+13+20: EUSKARASTEA:

abenduak 11, osteguna: HITZALDIA Iñaki Zulaika "euskara elkarteen oraina eta geroa"
abenduak 12, ostirala: II.KOPLA TXAPELKETA (Maddalen Arzailus+Felix Zubia+Rikardo Gonzalez Durana+Igor Elorza+Maialen Velarde+Iker Zubeldia+Uxue Alberdi+Jokin Sorozabal+Imanol Lazkano+Arkaitz Estiballes+Etxabe
abenduak 13, larunbata: [i]II.ARTISTEN TOPAKETA[/i] 17:00tan + ZURA (hoyarbi bossa nova)+ASTRUD (ex-weamen) 22:00tan
abenduak 20, larunbata: SANTO TOMAS AZOKA goizean putzuzulo+aek

Abenduak 25, osteguna: IRKHALA (amurrio crustmetal)+MYSTERY MACHINE (torrelavega)+ HYSTERYA (holanda)

Abenduak 31, asteazkena: URTIA AMAITZEKO FESTA: karaoke+….

ETA LAIXTER BERRIZ ERE IGANDEETAN PUTZUZULON ZINEA!!!