Putzuzuloko aste honetako egitaraua

Uztaro Kooperatibak antolaturiko Porrotxen emanaldiaren ostean, eta izandako Brainstorming arrakastatsuaren ondoren, beste aste interesgarri bat datorkigu Putzuzulo Gaztetxean.

Lehenik eta behin, ostiral honetan izango den prentsaurrekoaz berri eman nahi dugu. Jakingo duzuen bezala, Putzuzulo Gaztetxea okupatzeagatik epaiketa bat IZANGO DUGU GUZTIOK Maiatzaren 12an. Hau guztia salatzeko ekintza batzuk burutu dira iada. Aste honetan, prentsaurreko bat burutuko da ostiralean, Maiatzaren 8an eta arratsaldeko 18:30etan Putzuzulo Gaztetxean. Gure nahia, prentsaurreko honetarako ahalik eta jende gehien biltzea da. Beraz izugarri eskertuko genuke azalduko bazinate. Prentsaurreko honen ostean, bizikleta martxa bat ere egingo dugu, beraz, ez ahaztu zuen bizikleta.
Guzti honez gain, Maiatzaren 5ean, asteartean, adimen urritasuna duten 3 pertsonen hitzaldia izango da Putzuzulon. Beraien esperientzia pertsonalen eta bizimoduaren nondik norakoez jakiteko aukera izango dugu arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Amaitzeko, Bob Marleyren omenezko astea ere egin dugu oraingoan. Maiatzaren 6tik 10a bitartean reggae musikaren mito bihurtu den Bob Marley ardatz hartuta, rastafari filosofiaren inguruko hainbat ekitaldi izango da gaztetxean.
Gaian aditua den Josetxo Mintegiren hitzaldiarekin zabalduko dute egitaraua. Ondorengo bi egunetan reggae, roots eta dub musika zuzenean entzuteko aukera izango da. Bob Marley Astea bukatzeko, haren sorterri Nine Miles-en Silvestre Jacobi argentinarrak grabatutako filma emango dute.

Hemen duzue egitaraua :

Maiatzak 6, asteazkena. 19:00etan, Josetxo Mintegiren hitzaldia eta argazkien proiekzioa.

Maitzak 8, ostirala. 22:30ean, Revolutionary Brothers (Donostia) eta King Konsul-en (Zarautz) eskutik, reggae saioa.

Maiatzak 9, larunbata. 22:00etan, B&TT plays Bob Marley (Beltza eta TT3), musika sesioa, bideo irudiekin lagunduta (VJ bideo-jockey).

Maiatzak 10, igandea. 19:30ean, Roots time filmaren emanaldia.

adimen_urritasuna_interneteako

bm-kartela-web

Readers Comments (4)

  1. Alexandro Agag 2009-05-04 @ 14:33

    Gasteizen Gaztietxe berri bat okupatu dute:

    http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=14509

  2. Alexandro Agag 2009-05-04 @ 14:34

    Gasteizen Gaztetxea okupatu dute:

    http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=14509

  3. o comments? ezpa! hemen bat, ondo mereziya: brainstorming-a arrakastatsua izan da, bai, eta, neurri haundi batian, zuei esker izan da hori, xakel gorri hoiek: Segi holaxe, gauzak ondo antolatzen, janari goxuak prestatzen eta Putzuzulon sartzen den edozein etxian bezela sentiarazten. Biba zuek!!

  4. Gaztesarean ikusi degu programa…ta etzan posible. Piru!!!!!!!! Zarautzen musika jartzen! Fijo zu zeala, zein bestela(Bob marley)! Azterketan gaude ta eztakigu posible izango otean, baño jakizu gogoa degula juteko e! Jaj behintzat espiritualki han eongogea

    Ongi ongi segi! Aurrekoak arrazoi du: putzuzulon etxean bezela sentitzezea! gu jun geanetan…

    [Zurriolako ikasle ohiak!!]

Leave a comment

Your email address will not be published.


*