Bi kontzertu izango ditugu aste honetan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Apirilaren 29an eta 30ean hain zuzen ere.
 
Apirilaren 29an, ostegunean, bi talde kanpotar ikusteko aukera edukiko dugu. Lehenik bartzelonako Mugrind taldea edukiko dugu, , La Jungla etxe okupatuko jendearekin osatutako taldea da, grindcorea jorratzen dute eta hemen inguruan egiten ari diren bira aprobetxatuz geldialdi bate egingo dute Putzuzulon. Hauen ondoren Suitzan bizi baina berez Italia eta Danimarkakoak diren Homosadicus taldea izango dugu. Trash Hardcorea jorratzen dute eta hauek ere biran dabiltza eta Euskal Herrian eskainiko duten aurrenekoa izango da ostegunekoa. Tarteka konzertua soilik ez eta zuzeneko perfomance batekin laguntzen dute ikusikzuna, sua, eskarizazio “scar”, rotaflex eta ekoekin baino aurtengoan musika bakarrik eskeiniko digute.
 
Ostiralean berriz, Apirilaren 30ean, A.H.T.-ren aurkako kontzertua izango da Gaztetxean. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 5 taldek joko dute. Bartzelonatik datorren The Capaces Punk Rock taldea, Frantziako Nesseria grindcore taldea, Andoaingoak diren R (hauek beraien diska berria aurkeztuko dute), Bilboaldeko Elfo Negro eta Odolaz Blai taldeak egongo dira.

apirilak_29

cartel