Pasa den zubia egokitze lanetan pasa ondoren, ekitaldiz beteriko beste astebukaera berri bat iritsi zaigu Putzuzulora.

Asteko, AEK eta Euskal Herrian Euskarazen eskutik beste Euskaraste bat edukiko dugu aurtengoan ere. Abenduak 10, ostiralean eta gaueko 22:00etan,Kopla Txapelketa egongo da Putzuzulo Gaztetxean. Sarrerak egun bertan jarriko dituzte salgai, 20:00etatik aurera. Gogoratu ere, urtero bezala, Kopla txapelketa FMko 99.3an entzun ahalko dela Arraio Irratiaren eskutik.

Abenduak 12, igandean eta 19:00etan, Xentimorik gabe antzezlana ikusi ahalko duzue. Asier Sotak zuzendutako lana da, eta Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak egingo dituzte aktore lanak. Sarrerak bost euroko kostua du.

Abenduak 14, asteartean 19:00etan, Izan, egin, eragin dokumentala eskainiko dute, Putzuzulo Gaztetxean. Ondoren, solasaldia izango da.

Guzti honez gain, Putzuzulo Gaztetxean egingo ez diren beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Esaterako, Abenduak 15, asteazkena eta 19:00etan, Jo aldaba eta sartu ezkatzea ekitaldia, Euskadiko Kutxako aretoan eta Abenduak 18, larunbatean eta egunean zehar, Santo Tomas Azoka, Lege Zaharren Enparantzan. Baserritarren eta artisauen postuak, txistor lehiaketa eta taloak, besteak beste. bertsolariek, txistulariek eta trikitilariek alaituta eta Arraio irratiak girotuta.

Guzti honez gain beste ekitaldi bat ere izango dugu Abenduaren 11ean, ostiralean. Labi Zaporra elkartasun kanpainaren baitan elkartasun jaialdia egongo da Gaztetxean. Lehenik eta behin, eguerdiko 12,30ean prentsaurreko jendetsu bat emango da Frontoi Txikin bi lagunen egoera azalduz eta Abenduaren 18ko manifestaziorako deia eginez. Gauean berriz, Elkartasun jaialdia burutuko da ondorengo artistekin:

Joseba Tapia “Eta tira eta tunba” diska berria aurkeztuz
Oreka TXeko txalapartariak
EƱaut Elorrieta (ken7-ko abeslaria)
Imanol Epelde (poesiak errezitatuz)
DJ Xixi