Datozen egunetako Putzuzuloko kontzertu eta hitzaldiak

Hasteko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.Bi egun interesgarri izango ditugu datozen egunetan Putzuzulon.

Honez gain, Kontu antimilitarista batekin gatozkizue oraingoan Putzuzulon. “EJERCITOS EN LAS CALLES” liburuaren aurkezpena izango dugu, eta itzultzailearekin solasaldi arras interesgarria. NATO-ren “Urban Operations in the year
2020” txostenari buruzko liburua dugu honakoa. Galdu ezinezko zita, beraz. Martxoak 31, Osteguna. 19:00etan, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*