Hitzaldia asteazkenean!!

kaixo lagunok!!

Azken unean hitzaldi oso interesgarri bat lortu dugu putzuzulora ekartzea eta hona hemen horren inguruko datuak.

Giza eskubideen deklarazioaren 60 urteurrena dela eta “Nekazarien eskubideei buruzko nazioarteko itunaren bidean” izenburupean La Via Campesinako bi kide izango ditugu putzuzulo amets fabrikan. Mexikotik Gilverto Silvestre Lopez (Central independiente de obreros agricolas y campesinos CIOAC -eko kidea) eta El Salvadorretik Jose Oscar Calles Ramos (Asociacion Nacional de Trabajadores Agropecuariosa ANTA-ko kidea) izango ditugu putzuzulon.

Benetan hitzaldi interesgarria izango delako eta azken unean lotu dugulako asko eskertuko genuke mezu hau zabaltzen lagunduko bazenigukete.

PUTZUZULO AMETS FABRIKA
ASTEAZKENA 10 19:30TAN
HITZALDIA:
“Nekazarien eskubideei buruzko nazioarteko itunaren bidean”
Gilverto Silvestre Lopez (CIOAC Mexiko)
Jose Oscar Calles Ramos (ANTA El Salvador)

bi milloi esker beste behin ere ekintzetara gerturatu eta ekintzen berri ematen laguntzen diguzuen guztioi!!

Readers Comments (1)

  1. Kaixo,

    oso hitlzadi interesgarria dirudien arren, ezin izango dut joan. Galdetu nahi nizueke ea audioa grabatuko duzuen eta inon entzuteko aukera izango den. Beste ekimen batzuetan ere agian berdin egin daiteke. Zarauztarrak ez garenontzat bereziki.

    Mila esker eta segi holaxe!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*