II.EUSKARASTEA

Kaixo !!!

Aurtengo abenduan ere euskerak badu bere astea Putzuzulo Amets fabrikan…….. badator EUSKARASTEA. Aurreko urteko esperientziarekin eta gogotsu gatoz berriz ere Aek, Xakela gaztetxe asanblada eta Urola kostako hitza elkarlanean euskararen inguruko astea antolatuz. II.Euskaraste honetan hitzaldi, kontzertu, artixten kolax, kopla txapelketa eta mila gauzaz gozatu ahalko dugu. hona hemen egitaraua. Bertan ikusiko garelakoan eskertuko genuke mezua ahalik eta jende gehienari iristen lagunduko bazenigute!! ON EGIN!!!


ABENDUAK 11.
ZARAUTZEN EUSKARAREKIN ZER ETA NOLA?
19:00. Iñaki Arrutiren hitzaldia (Lasarteko esperientzia)
Ondoren, afari merienda eta herriko eragileen tertulia. GARRANTZITSUA DA ZU HAN IZATEA!

ABENDUAK 12
II. KOPLA TXAPELKETA
22:00. Agosti eta Barrena trikitilariekin, honako koplariek abestuko dute:
Maddalen Arzallus
Felix Zubia
Rikardo Gonzalez Durana
Igor Elortza
Maialen Velarde
Iker Zubeldia
Uxue Alberdi
Jokin Sorozabal
Imanol Lazkano
Arkaitz Estiballes
Joxe Juan Zubieta ‘Etxabe’
Jexux Mari Irazu

ABENDUAK 13
11:00. ARRAIOPOLA!
Haurrekin hizkuntza jolasak eta irratsaioa.

16:30. ARTIXTEN KOLAXA.
Musikariak, dantzariak, margolariak, abeslariak, antzezleak…. eta era guztietako artixtak.
Bai noxki, zuk ere baduzu tokia oholtzan!
Ondoren, herriko elkarteen eskutik afaripaxa

22:00.KONTZERTUA
SABINA LEONE(ex-weamen) eta ZURA (ex-dut)


Mila esker, bertan topatuko garelakoan…. muxu bana!!

Xakela Gaztetxe Asanblada
Urola Kostako Hitza
AEK

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*