ZAPATA GORRIAK antzezlana haurrentzat

“ZAPATA GORRIAK” HAURRENTZAT ANTZERKIA PATATA TROPIKALA TALDEAREN ESKUTIK

Azaroak 20, igandea 17:00etan, ondoren txokolatada izango da.

Putzuzulo Amets fabrikak bere 6.urteurrenean ez ditu txikienak albo batera utzi nahi eta haurrentzat antzerki interesgarri hau antolatu dugu igande honetarako. Putzuzulo haurrez eta irriz betetzeko asmoz berebiziko garrantzia du mezu hau zabaltzen laguntzeak. Asko eskertuko genuke mezua zuen inguruan interesatu al zaionari berbidali eta zuen inguruko haur eta gurasoei ahoz aho zabaltzea. Besterik gabe, denok putzuzuloz gozatzen jarraitu dezagun, mila esker!!

Sinopsia:

“Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar du zapata hauek jantziko dituenak…Amets gure protagonista, zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, Rem ametsen munduko atezaina, ezagutuko du. Honek, ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio. Amets, gaiztoen makinatik salbatu beharko gaitu Lo aztia aurkitzen duen bitartean. Bestela guztiok hemendik aurrera irudimena galduko dugu eta robot eta makinetan bihurtuko gara, lortuko al du? Patata tropikalak berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, antzerkia, humorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugularik.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*